Naturaren zikloekin lotutako erritual paganoa da Udako solstizioa, suaren gaua, San Joan gaua, Donibane jaia edo San Juan bezpera moduan ere ezaguna. Urteko egunik luzeena da eta, horregatik ospatzen zuten gure arbasoek. Eguzkiaren eta naturako elementuen miresleak ziren, funtsean haien menpe bizi zirelako eta urtaroen arabera antolatzen zuten euren bizimodua, batez ere nekazaritza sortuz geroztik. Gerora etorri zen kristautasunak hitzordu pagano haiek bataiatu zituen, santuen izenak ezarriz (San Joan eta San Tomas udako eta neguko solstizioentzat, hurrenez hurren).
Uztak biltzen hasteko unea da, baita laboreak eta landak ere. Zuhaitzek tximistetatik babesten gaituzte ekaitzetan, eta, urte osoan, hondamendietatik gordeko gaituzte.
Suarekin eguna luzatu gura da, Eguzki jainkoak gauari irabaz diezaion. Sua purifikatzailea ere bada: zorigaitzak erre eta biltzear ditugun uztak babesten ditu bai izurrietatik baita gaixotasunetatik ere.
San Juan gaueko ura berezia da, azaleko gaixotasunak sendatzen eta saihesten laguntzen du eta, edanez gero, barrutik garbitzen gaitu. Euskal Herrian ohitura izan dira gau horretako ihintzarekin garbitzea, oinutsik zelaietatik ibiltzea eta, gauerdia igaro ostean, iturrietatik ura edatea.
Ohi bezala, Etxebarria Parkean ospatuko dugu 2024ko San Juan gaua, arrastian hasita. Hau izango da egitaraua: ADI! Eguraldia dela eta aurten ezingo dugu Suaren Gaua ospatu.
17:00 Kandela tailerra
18:30 Ekotalo postua eta trikitilariak
19:30 Txokolate banaketa
21:00 Uraren errituala + Kimu txalaparta
21:30 Lurraren errituala + edabe magikoa
21:50 Suaren errituala + sua piztea
22:15 Erromeria Berriztu taldearekin