Urtero sortzen eta birsortzen den jai herrikoi eta parte-hartzailea izanik, egungo haurrei dagokie haur moduan gozatzea eta bihar-etzi, konpartsakide moduan, beraien erara egitea egokituko zaie. Aurten ere KARPATXO eta MEKANITXIN familiako gazteenekin jolastuko dira. Aste Nagusian egunero haurren ekintzak girotzen izango ditugu.
Bi pertsonaia hauek patinete gainean gidatuko dituzte, ziztu bizian, gure txikiak Aste Nagusirako jada abian ditugun egundoko hainbat ekintzatan parte hartzera: goitibehera tailerra, Gastro Txikia, piroteknia tailerra, “sortu zure txosna”, umeen kalejira… eta beste hainbat ekintzatan.