Txinparta Feminista

Ezaugarriak

Bilboko Konpartsak Federazioa osatzen dugun emakume* feministen konpartsa ez mistoa gara: gune seguru, anitz, berdintasunezkoa, feminismo guztiei irekia.

Txinparta Feminista Konpartsa feminista independenteok osatzen dugu eta proiektuan parte hartu nahi duten emakumeen* eta kolektibo feministen parte-hartzea bilatzen dugu. Bilboko eta, zergatik ez, Bizkaiko Mugimendu Feministaren topaleku izan nahi dugu.

Feminismoen presentzia aldarrikatzen dugu Bilboko Konpartsaken, hiru helbururekin:

  1. Eremu, testuinguru eta belaunaldi askotako emakumeez* antolatutako espazio seguru bat sortzea, zeinetan modu parte hartzaile eta inklusibo batean aurkitu, sortu edota ospa dezakegun.
  2. Mota guztietako emakumeak* inplikatzea jai, jolas eta dibertimenduzko aldarrikapen feministan. Guztiok sartzen gara feminismoa dibertimendutik ospatzea helburu duen proiektu batean.
  3. Borroka feministak jai-eremuetara iristaraztea. Oraina bihurtzea , zaintzako aisialdi feminista segurua bultzatuz.

Berebiziko garrantzia du Bilboko jai-eremuan % 100eko fokua feminismoetan duen konpartsa bat egoteak, zeinek argi eta garbi eskatzen duen: “Kaleak, gauak, jaiak geureak dira”.

Jaietan bildutako guztia proiektua bera indartzeko, Bizkaiko Mugimendu Feministaren parte diren erakundeen beste proiektu batzuetan eta gure borroka antzekoetan inbertituko da: borroka feministan.

Janzkera

Kamiseta morea….

Historia

2022an sortua, 2024an estreinakoz txosna paratuko dugu Bilboko Areatzan.

Informazio gehiago

Helbidea, harremanetarako bideak eta sare sozialetarako linkak

www
facebook
twitter
youtube
wikipedia