Txinbotarrak


banner

 

Ezaugarriak

Txinbotarrak Zorrotzako Konpartsa, auzo bilbotar honen konpartsa da eta bere helburua jai eta kultura herrikoi eta euskaldunak bultzatzea da, bai gure auzorako bai Bilborako ere.
Baldintza bakarra, Zorrotzakoa izatea edo Zorrotzan bizitza soziala egitea da. Auzokideon arteko harremana bultzatu nahi dugu, bai elkarte desberdinen artean bai gizabanakoen artean, eta zergatik ez, belaunaldien artean ere. Hau da, auzoko bizitza dinamizatzea eta beronen subjektu aktiboak izatea, inplikatuz.

 

Janzkera

Kamiseta zuria eta morea, erdian txinbo baten irudiarekin.

 


Txinbotarrak

 

Historia

Nahiz eta iraganean hainbatetan azaldutako ideia izan, 2005eko Zorrotzako Jaiak arte (irailaren bukaeran eta urriaren hasiera inguruan) ez zen ganoraz planteiatu auzoan konpartsa bat eratzea.
Jai eta kultura herrikoiak bai auzoan bai Bilbon bultzatzeko helburuarekin jaiotako proposamena da. Berehala, auzoko talde eta elkarte desberdinei komunikatzen zaie, horien artean bereziki Jai Batzordearekin elkarlanean jarduten direnei.
Auzoan izandako harrera onagatik eta behin jendearen asmoak jasota, Txinbotarrak Zorrotzako Konpartsa sortzea erabakitzen da. Izena txinbotik datorkio, gure auzoan ezaugarri ziren kanaberadietako txoritxoa, alegia.
Egun, konpartsak 140 kide inguru ditu baina zifra handituz doa apurka-apurka.

 

Informazio gehiago

Hermogenes Rojo 1

postawwwfacebooktwitteryoutubewikipedia