Hontzak


banner

 

Ezaugarriak

Konpartsa libertarioa. Gure eslogana: “Ez jainko, ez estatu ez patroirik, Athletic txapeldun!”. Oso bilbotarrak gara eta gure gutun guztiak Bilboko sorreratik datatzen ditugu.
Gure konpartsak beti defenditu du jai herrikoien eredua, partehartzaile eta integratzailea, jaien autokudeaketaren aldekoak gara.
Urteko ekimenak: Urtean zehar jai kultural eta libertarioak antolatzen ditugu. Aratusteetako desfilea amaitutakoan afari bat egiten dugu urtero. Irteerak, futbol partiduak eta beste antolatzen ditugu. Beti dekoratzen dugu txosna ikuspegi satiriko eta zirikatzaileaz.

 

Janzkera

Kamiseta gorri eta beltza logotipoarekin, praka zuriak.

 


Hontzak

 

Historia

1978ko ekainaren 28an, 24 elkarte politiko, sindikal eta herritarrek sortu zuten lehenengo Jai batzorde Herrikoia. Haien artean zegoen CNT, eta harek sortu zuen geroxeago Hontzak Konpartsa.
Denbora guzti honetan aritu ostean, 1978ko Aste Nagusia sortu eta irauten duten bederatzi konpartsetako bat. Konpartsak aldaketak izan ditu, autonomoa da sindikatutik, eta bere baitan ikuspegi ezberdinak dituzten pertsonak biltzen ditu. Aratusteetako Kopla Lehiaketan bigarren saria gehien lortu duen konpartsa gara.
Lau ikurriña irabazi ditugu estropadetan, haien artean ‘Egin’en azken ikurriña (1998an) eta ‘Gara’ren lehenengoa (1999).

 

Informazio gehiago

María Muñoz 10 1. solairua
94 415 79 62
94 416 59 15

facebooktwitterwikipedia