EGITARAUA
- EGUERDIKO KANTUJIRA. “Zazpiak oihal batetik” ekimena arratsaldeko 17:00etan hasiko bada ere, eguerdiko 12:30ean kantujira bat egiteko aukera eskainiko dugu, ez da beharrezkoa bertaratzea, borondatezko kontu bat izango da. Bilboko zabalgunetik, erdialdetik abiatuko gara, IRUÑA kafetegi aurrean kokatuta dagoen parketik. Ondoren Bilboko Alde Zaharrera joateko.
- BAZKARIA. Eguerdian Bilbon bazkaldu nahi dutenentzako, aukera ezberdinak eskainiko ditugu jatetxe-elkarte batzuetan (saiatuko gara prezio merkean lortzea). Aurrerago, jatetxe horien zerrenda eta lekua gordetzeko telefonoak bidaliko dizuegu.
- Alde zaharreko PLAZA BARRIAN kokatuko da gure hasiera eta amaiera. Bazkal ondoren ere, bertan musika jarri eta kantu-dantzan aritzeko aukera izango dugu.
- 17:00etan, PLAZA BARRIAN ELKARRETARATZEA. Bertan elkartuko gara kantuzale eta musikari guztiak. “Zazpiak oihal batetik” ekimena hasi bitartean hainbat kantu eta dantza egiteko aukera izango dugu.
- 17:30ean. ZAZPIAK OIHAL BATETIK Ekimena.
- 20:00etan, PLAZA BARRIAN “Zazpiak oihal batetik” ekimenaren amaiera. Kantuak eta dantzak
BAZKARIA
Bilboko Kafe Antzokian 200 pentsonentzako bazkaria antolatuko dogu. 18€ko bazkaria izango da (menua + kafea + txupitoa + Bilbo Kantari liburua)
Izena emateko:
-
Dagoeneko, ez dago leku libre gehiago bazkarirako.
- Izena ematean email bat jasoko dozu, bazkariaren 18€ak ingresatzeko irizpideekin.
- Ingresatzeko epea gainditzen baduzu (informazio guztia email bidez bidaliko dizugu) eta ez badugu ingresoa eskuratu bazkarirako eskubidea galduko duzu eta zerrendako hurrengoak eukiko du aukera.
- Kafe Antzokirako sarrera eta Bilbo Kantariko liburua eskuratzeko IRUÑA kafetegiaren ondoan jarritako karpan eskuratu ahalko dozue (12etatik – 12:30ak arte)
ZAZPI HERRIALDEETAKO KANTU TALDEAK BILBOKO ZAZPI KALEETAN
2014ko EUSKAL HERRIA BILBON KANTARI (EHBK): “Zazpiak oihal batetik”
Euskal Herriko hiriburuen artean, Bilbon sortu da azken kantu taldea eta dinamika, eta horri helduz eta bultzatzeko asmoarekin, bertara eraman nahi ditugu Kantu Talde guztiak egun berezi hori antolatzeko.
Zazpi herrialdeetako kantuzaleak Bilboko Zazpi Kaleetan jarriko ditugu kantuan, herrialde bakoitzari kale bat egokituko diogu, beren kantu esanguratsuenak abesteko. Kale horiek, baita inguruko balkoi batzuk herrialde bakoitzeko ezaugarriekin hornituko ditugu (estandartea, banderolak, sinbologi propioa,…).
Kantua gure dinamikaren oinarria izanik ere, eguneko egitarauan beste motatako jardunak eskainiko ditugu: bertsoak, dantzak, kalejirak, eta abar….
Deskargatu azken Bilbo Kantari kantutegia (PDF formatoan). EHBK-rako Kantutegi Extra
Deskargatu Bilbo Kantari (Txapela liburua) (PDF formatoan).
Deskargatu Bilbo Kantari 2010 (PDF formatoan).