Aurtengo Aste Nagusian 40 urte beteko dira 1983ko uholdeak izan zirenetik. Bilboko Konpartsok, aurten, orduan gertatu zena eta konpartsek zoritxarrari aurre egiten jokatutako rol garrantzitsua gogora ekarri nahi dugu “Elkarlan Uholdea” ekintza sortaren bidez. Izan ere, elkarlana, elkartasuna, talde-ikuspegia eta, horien arabera, “eskuak zikintzeko” prestutasuna aintzat hartzeko balioak dira, gure iritziz, omendu eta zaindu beharrekoak.