Euskal Hedabideak Aste Nagusian

unnamed

Iaz bezala, aurten ere, tokiko euskal hedabide batzuk elkarlanean Aste Nagusiaren jarraipena egingo dute egunero jai eremutik bi orduko irrati saioa emitituz.
Igandetik larunbatera, egunero elkarrizketak, erreportajeak eta gonbidatu ugari izango dituzte.

Bilboko hiru hedabide parte-hartzaile, libre eta komunitario batu dira euskarazko magazine hau egiteko.

Honekin batera, deia luzatzen digute konpartsoi, egunero, 12:00 eta 14:00 bitarteko ordutegi horretan irratsaio berezi honekin bat egiteko. Horretarako, Bilbo Hiria (96.0 FM) edo 97 irratia (97.0 FM) sintonizatu eta gure txosnetako megafoniaren bidez  zabaldu ordu tarte horietan.

Hemen duzue ekimen hau iragartzen duen kuina MP3 formatuan, zuen txosnetan zabal dezazuen.

Iruzkinak itxita daude.