Aste Nagusiko Txupinera

Txupina jaurtitzen

Txupineraren eginkizuna Bilboko udal lanbide batean ditu sustraiak, zeregin honetan emakumeak bakarrik ibiltzen ziren eta, dirudienez, kargu hau, ama eta alaben artean eskualdatzen zen. Txupineren eginkizuna hirian gertakari aipagarriren bat izanez gero hiritarrak  jakinean jartzea zen txupinen bitartez.

1978. urtean lehenengo Jai Batzordearen sorrerarekin, pertsonaia honen berreskurapena proposatu zen, Aste Nagusiko proiektuaren parte izan zedin, eta horrela, Aste Nagusiaren hasieraren ardura eta bere egun guztiena ere bere baitan hartu zituen txupinaren jaurtiketarekin. Udal langilearen kondizioa galduta, txupinera konpartsakidea zango da beti. Txupineraren kargua zein konpartsari dagokion argitzeko, oraindik eduki ez duten konpartsen artean zozketa bat egiten da. Aukeraketa honen ondoren, txupinera izango den pertsonaren aukeraketa konpartsak berak egiten du bere baitan.

1983. urtean Jose Angel Lasa eskultoreari txupina botatzeko pertxa eta karguak berak daraman makilaren eginkizunaren ardura eman zitzaion eta honek kalitatezko zurez egin zituen (haritz zaharra pertxa osatzeko eta hagina makilaren heldulekuarentzako pertxarekin muntadura onartzen duena eta ezpelkia makilarentzat) 80.000 pezeta kostatu zen. 1995. urtean Jose Angel Lasak pertxa berregin behar izan zuen, jatorrizkoa desagertu zelako. Elementu hauek udaletxean gordetzen dira eta txupinera batengandik bestera pasatzen dira. Makila eta pertxa erabili zituen lehengo txupinera Mamiki konpartsako Alazne Olabarrieta izan zen 1983an.

1985. urtean, Batzorde Mistoak Alejandro Gutierrez jaunari txupineraren jantzia diseinatzearen ardura eman zion eta honek horrela finkotu zuen: jaka gorria idunean ohial baltzekin eta urre kolorezko botoiak; gona baltza albo irekiera batekin, txapel zuria edo gorria (beranduago gorria soilik finkatu zen) eta hiriaren ezkutua josita, eta takoi erdiko zapata beltzak galtzerdi zuriekin. Jantzia udal aurrekontuetatik ordaintzen zen eta jantzi hori Maria Luisa Crespo, 1985. urteko txupineraren senitartekoren batek moztu eta josi zuen, baina Aste Nagusiaren hasiera eta bukaeran erabiltzeaz gain, jantziak ez zuen erabilera gehiegirik izan.

1986an, orduko Jai Batzordeko lehendakari Julian Fernandez zinegotzi ohiak adierazi zuen txupineraren uniformea ez zuela udalak zertan ordaindu, eta Konpartsen Koordinadorak ere ez zeukan oso argi gaia, beraz, urte horretan lau konpartsaren artean  (Txomin Barullo, Hontzak, Tintigorri eta Pinlinpauxa) ordaindu zuten uniformea, urte hartako txupinera Manoli Crucesek jantzi zezan. Baina Manoli, aste osoan Natxo de Felipe pregoilariarekin hara eta hona ibili zen uniformea erantzi barik. Orduz gero ezarri zen uniformearen ohitura.

Txupinerak

Txupineren zerrenda

Aste Nagusian izendatzen den Txupinera konpartsakide bat da beti. Ordura arte Txupinerarik izan ez duten Konpartsa guztien artean egiten den zozketa baten bidez aukeratzen da zein konpartsetako kide izango den urteko txupinera. Konpartsaren esku geratzen da bere kideen artean Aste Nagusiko Txupinera izendatzea. Orain arte izandako Txupinera guztien zerrenda hauxe da:

1978Ana Isabel ArciniegaAraba Etxea *
1979Mª Jesus AgirregoitiaUribarri
1981Montse ValerioKaixo
1982Anabel FernandezMoskotarrak
1983Alazne OlabarrietaMamiki *
1984Mª Ascensión CrucesTxintxarri *
1985Mª Luisa CrespoIntxausti *
1986Manoli CrucesGautxoriak *
1987Magdalena LandaArdoa Barrura *
1988Itziar PagaldayZaratarrak *
1989Eva DoladoBizizaleak
1990Itxaso GotiKaskagorri
1991Miren BarrutiaHau Pittu Hau!
1992Txelo MartinezTximitxurri *
1993Nerea AhedoAdiskideak *
1994Josune BañalesGogorregi **
1995Sandra GuzmanHontzak
1996Arantza de JesusHor Dago!
1997Sonia CharcanAixe Berri
1998Sonia VillamorKobetas Mendi
1999Arantza GarbayoPa..Ya
2000Aitziber ZalbideLehoiak *
2001Berta GarcíaIrrintzi
2002Lurdes LukeSatorrak
2003Maite PerezPinpilinpauxa
2004Begoña BenedictoAskapeña
2005Aitziber Adell AtecaTintigorri
2006Marta GerrikabeitiaSinkuartel
2007Larraitz CisnerosAltxaporrue
2008Isabel IsazelaiaAlgara
2009Sonia PoloEguzkizaleak
2010Aratz IrazabalTxinbotarrak
2011Patricia LezamaMekauen
2012Nerea OrizaolaZaratas
2013Jone ArtolaTxori Barrote
2014Loreto ErrastiPiztiak
2015Oihana PascualTxomin Barullo
2016Giselle FelliKomantxe
2017Ane Ortiz BallesterosAskapeña
2018Saioa Domínguez HormaetxeAixeberri
2019Itsasne Nuñez ViaderoPa…Ya!
2022Iratxe Palacios GanaTintigorri
2023Izaskun PinedoPinpilinpauxa
2024Nagore UgarteTxinbotarrak
OhorezkoaAmeli Jauregizar (g.b.)Tintigorri

*Desagertutako konpartsak

** Egun Bilboko Konpartsen Federakundeko kidea ez den konpartsa