Txupina bota bezain laster, Mari Jaia bere edertasun osoan irteten da Arriaga Antzokiko balkoira bilbotar guztiak agurtzeko. Orduan, guztiokin batera, beretzako propio sortu zen abestia dantzatzen du, eta, horrela, hasi berri den Aste Nagusiari ongietorria egingo dio. Ondoren, Arriaga Plazara jaitsiko da, eta konpartsakideok bera agurtuko dugu orduan. Agurra dantzatuz, gure omenaldi xumea eskainiko diogu gure jaien ikur nagusiari, kalean bertan, eta herritarrok herritarrentzat eta herriarekin jaigunea zabaltzen joango gara kalejiran Mari Jaiaren atzetik.
Arriagaren atzetik hasita, Areatza osoa betetzen duten txosnetatik egingo dugu bi orduko kalejira zoro bezain alaia, bederatzi eguneko asteari hasiera emateko, eta, jakina, gure Txupinera eta Pregolariarekin batera.
Gora Mari Jaia! Gora Aste Nagusia! Gora Jai herrikoiak!