Konpartsen arteko III Pintxo Lehiaketari ekingo diogu aurtengo Aste Nagusian. Edozein konpartsak har dezake parte eta mokadu batez jan daitekeen 25 pintxo prestatu beharko ditu gutxienez .
Baloratuko diren irizpideak hauek izango dira :
- Itxura: produktua, muntatzea, kolorea, ikusgarritasuna eta antolaketa. (5)
- Zaporea: zaporea, kontrastea, ñabardura eta konbinazioa (10)
- Orijinaltasuna eta erabilitako teknika: proposamenaren berritasuna, grazia eta orijinaltasuna (5)
Bi kategoria egongo dira , herrikoia eta epai profesionala. Pintxo irabazlea erabakitzeko hiru irizpideen batuketa egingo da eta orohar bi kategorietan puntuazio altuena daukana izango da pintxo saritua.
Parte hartze herrikoia
Pintxoak prestatuko dituzten konpartsak guneetan elkarturik egongo dira . Parte hartzaileak gune bakoitzeko konpartsa baten pintxoa jan behar du gutxienez . Pintxoa jatean , txartela bete behar du eta pintxoa baloratu. Ondoren zigilua jartzeko eskatuko du txosnan . Behin txartela beteta dagoela , txosnan egongo den ontzian sartu behar da eta Abuztuaren 25ean egingo den zozketan sartuko da.
Lehiaketa eguna
- Abuztuaren 24an, 12:30etatik 15:30etara bitartean izango da, Areatzan.
- Bestetik, epai profesionalaren balorazioa jasotzeko Sukaldaritza Lehiaketaren gunera eraman beharko da pintxoa 12:15ak baino arinago.
Sari banaketa eta zozketa
Abuztuaren 25ean izango da , 15:00etan , Areatzan, Sukaldaritza Lehiaketaren gunean.
Antolatzailea : Bilboko konpartsak
Laguntzailea : Makilaren Kofradia
Pintxo Lehiaketaren Konpartseen Guneak