MUS TXAPELKETA
zortzi errege eta zortzi batekorekin jokatuko da.
DATA:
Aste Nagusiko Martitzenean jokatuko da Areatzan, Hor dago Abante txosnaren aurrean , arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Une horretan izen-ematea itxi eta zozketari ekingo zaio.
IZENA EMATEA
Izena eman daiteke Aste Nagusian zehar HOR DAGO ABANTE! konpartsaren txosnan (Tinglados), abuztuaren 17an hasi eta zozketa ordura arte, hau da, abuztuaren 20ko arratsaldeko hirurak arte edota 128 bikotek izena eman arte.
LEHIAKETA SISTEMA
- 128 bikote
- 8 Erregeetara
- Jokalariek, gutxienez, 16 urte izan beharko dituzte.
- Eliminatoria bakoitza 8 hamarrekoko 3 jokoko partida bakarrekoa izango da. Joku kopuru haundiagora jolasten harrapatutako bikoteak zuzenean kanporatuak izango dira, irabazle zein galtzaile izan.
- Ez da onartuko 31 erreala.
- Partida bakoitza hasteko gehienezko atzerapena 15 minutukoa izango da. Epe hori igarota bikotea agertuko ez balitz automatikoki eliminatua izango litzateke.
- Gaixotasun kasuetan bi partaideetako baten ordezkoa onartuko da, dagokion txartela aurkeztuz, beti ere zozketa hasi baino lehen eta ez lehiaketa bitartean.
- Ohiko keinuak baino ez dira onartuko.
EPAI MAHAIA:
Antolatzaileek epai mahai bat jarriko dute jokoan zehar izan daitezkeen zalantzak argitzeko. Beraien erabakia atzeraezina da. Ez da inpugnaziorik onartuko partida amaitu ostean.
SARIAK:
Txapeldunak: txapelak
2.etik 8.erarte: garaikurrak
* Saria erreklamatzeko azken eguna esleipena egin eta 3 hilabete geroago izango da