Torrada eta Pontxe lehiaketa

Bilboko Konpartsok IX. Torrada eta Pontxe Lehiaketa antolatuko dugu, Aratusteak direla eta. Edozein pertsonek edo taldek parte har dezake.

Ekar itzazu zure torradak eta pontxea etxetik prestatuta eta parte hartu!!

ARAUAK

  • Torradak eta Pontxea etxean egingo dira .
  • PONTXE: edozein errezetak balio du. Botila batean aurkeztuko da.
  • TORRADAK: Ogiz egindakoak edo kremazkoa izan ahalko dira. Ogizko edo kremazko lau torrada, plater batean  aurkeztu beharko dira. Torraden osagaiak libreak izango dira. %100 aukera begetala ere bai.
  • Eguna: 2020ko otsailaren 16an (igandea)
  • Lekua: Plaza Barria
  • Izen ematea eta aurkezpena: 12:00etan egun berean, Plazan bertan. Doan.
  • Sari banaketa: 14:30etan, lehiaketa amaitu ostean.
  • Kategoriak : Herrikoia (Kremazkoa edota Ogizkoa eta Pontxea) eta Ostalaritza (*)(Kremazkoa edota Ogizkoa eta Pontxea)

(*) Zuen partaidetza errazteko, eta soilik profesionalentzat (tabernak, okindegiak…), eta aldez aurretik eskatuz gero, Bilboko Konpartsetako kide bat joango da zuregana pontxea edo torraden bila zure izenean aurkezteko. Horretarako, antolakuntza kontuengatik, arinago izena ematea eskertuko genizueke Internet edo telefono bidez: 94 679 13 06 (10h00 – 13h00)
bulegoa@bilbokokonpartsak.eus

 

2020ko EMAITZAK

TORRADA HERRIKOIA

 KREMA

OGIZKO

TORRADA OSTALARITZA

KREMA

OGIZKO

PONTXE

Pontxe Herrikoia

Pontxe Ostalaritza

 

Aurreko edizioak

2019 EMAITZAK

2018 EMAITZAK

 

Argazki bilduma:

tostadak-43

2020ko Bideoa: