Mozorro lehiaketa

Aratusteetako Mozorroen Lehiaketa, Aratuste Zapatu arratsaldez egiten da. Konpartsa guztiak, taldeak eta norbanakoak parte hartzen duten kalejira da. Jaibatzorde Mistoak sari-multzo batzuk ezartzen ditu (fruitu edo jeneroak, izaera ludiko eta gastronomikoaz), kategoria ezberdinetan. Lehiaketa arratsaldeko 17h00etan hasten da Plaza Biribiletik, Kale Nagusitik jarraituz Astarloa – Zabalgunea – Colon de Larreategi eta Albiaraino.

Partehartzaile guztiek epaimahaiaren aurretik igaro beharko dute haien mozorroak erakusteko, eta gehienez minutu bateko antzezpen labur bat egiteko aukera izango dute. Epaimahaia Astarloan kokaturiko eszenatokian egongo da eta partehartzea, originaltasuna, elkarreragina eta Aratusteetako kutsua daukaten mozorroak baloratuko dira.

Gainera, balio ez lehiakorrak sustatzeari begira Bilboko Konpartsen ikurrekin bi toki seinaleztaturik egongo dira ibilbidean zehar eta partehartzaileak animatzen ditugu epaimahairen aurrean egin beharreko koreografiaren zati bat (minutu batekoa) antzeztera. Saria jasotzeko aukera izateko, positiboki baloratuko da ibilbide ososan zehar erakutsitako aratusteetako jarrera eta zehazki seinaleztaturiko bi tokietan.

Kalejiraren antolaketa errazteko, izena aldez aurretik Bilboko Konpartsen bidez ematea eskatzen da, Otsailaren 14a baino arinago.  Hala ere, zapatuan bertan ere izena eman daiteke Plaza Biribilean kokatutako eszenatokian.

PARTE HARTZEKO OINARRIAK ARRETAZ IRAKURRI

Historia apur bat
Gaur egun arte, Bilboko Aratusteen historian zenbait gertakizun eta aldaketa izan dira.

Bilboko Aratusteak frankismoan debekatuak izan ziren, beste hiri aratusteen modura. Euskal Herrian, Tolosako Aratusteak mantentzea baino ez ziren lortu, eta beste guztiak, beste motatako jai bihurtu behar izan ziren.

1979an, 1978ko lehen Aste Nagusiaren esperientziaren ostean, Bilboko talde ezberdinek udan izandako diseinu parte-hartzaileari jarraipena eman zioten, eta horrela Bilboko Konpartsetatik jai herrikoiari forma ematen hasi zitzaion Aratusteetan ere.

Lehen desfilea Erriberatik egin zen, Atxuritik Areatzeraino. Hortik aurrera Kale Nagusira pasa ginen, 2004ean Udalak Bilboko Konpartsekin zuen elkarlana bertan behera uztea erabaki zuen arte.

Hortik aurrera, Kale Nagusia Udalaren tokia bihurtu zen, eta Bilboko Konpartsek Hurtado Amezagatik desfilatu zuten. 2014an, Kale Nagusitik egin genuen berriz ere Desfilea, eta 2015etik aurrera, Aratusteetarako beste jai-eredu herrikoiagoa, parte-hartzaileagoa, anitza eta dibertigarriago bat bultzatu nahi izan dugu. Bilboko Konpartsekin batera beste herri-talde askok horretan parte hartzea espero dugu. Eta eguraldia lagun izatea!

Gora Bilboko Aratusteak!

Eguna: 2020ko otsailaren 22an

Lekua: Plaza Biribiletik, 17h00etatik 19h00etara

Ibilbidea: Kale Nagusia – Astarloa – Colon de Larreategui – Albia

Izen ematea: bulegoa@bilbokokonpartsak.eus postaren bidez edota 94 679 13 06 telefonora deituz, otsailaren 14a baino lehenago, astelehena edo ekitaldi egunean bertan, 16h00retan, Plaza Biribilean kokatuko den eszenatokian aurkeztuz.

Kategoria: Banaka, Taldeka eta Konpartsak

Sari-multzoak ondokoak izango dira dira, fruitu edo jenero ludiko eta gastronomiko balioa daukatenak:

BANAKAKOAK

1. 175 €
2. 125 €
3. 100 €

TALDEAK

1. 500 €
2. 300 €
3. 200 €

KONPARTSAK

1. 500 €
2. 300 €
3. 200 €

Sari banaketa: Plaza Barrian, 21h00etan.
Zein-nahi kategoriatako saria jasotzeko ezinbestekoa da sari ekitaldira aurkeztea, bestela, ez aurkezteak sariari uko egin diola esan nahi du.

Aurreko edizioak

2018ko irabazleak

2019ko irabazleak