Aratuste Barikua Bilbon: Farolin eta Zaranbolasen atxiloketa, epaiketa eta irain publikoa

Bilboko Aratuste Barikua Farolin eta Zaranbolasen egun handia izan ohi da, Aratuste Asteko ostiralean. Pertsonaia horien atxiloketa, epaiketa eta irain publikoaren inguruko antzezlan musikala ikusiko ditugu arratsean, baita Kopla Txikien lehiaketako irabazleen emanaldia ere. Aurretik, goizean, ikastetxeetako haurren kalejirak girotuko du Botxoa, Kale Nagusitik Areatzaraino jaitsiz.

Aratuste bariku goiz hau 10:30ean hasiko da ikastetxeen kalejirekin, Albian, Kale Nagusian, Areatzan eta Plaza Barrian zehar. Jarraian, 11:00etan, Plaza Barriko karpan, txokolatada eta Piraten festa izeneko haur ikuskizuna izango dira.

Arratsaldean, 17:45ean, mozorroak ikusiko dira berriro ere Bilboko kaleetan. Ordu horretan, Farolin eta Zaranbolas atxilotu aurreko kalejira abiatuko dakalejira Sama Siku fanfarreak lagunduta, udaletxetik, zeina Arriaga plazara helduko den ordu erdi beranduago, Aratusteetako ikonoen atxiloketarako. Ondoren, 19:00etan, Plaza Barrian, Bilbotarrek Farolin eta Zaranbolasen epaiketa eta irain publikoa gozatu ahal izango dituzte; ez galtzeko moduko antzezlana. 20:00etan, Aratusteetako Kopla txikien X. lehiaketako irabazleen emanaldia ikusiko dugu. Jarraian, 20:45ean, Aretoko dantzak izango dira karpan bertan, Bilbao Sozial Dantzaren eskutik, eta, amaitzeko, 22:45ean, Asier Bilbaoren 1000 kolore show ikuskizuna ikusi ahal izango dute gerturatutakoek.

2025eko Aratuste Barikuko programazio osoa:

10:30 Albiako Lorategitik: Bilboko ikastetxeen desfilea
Ibilbidea: Albia Lorategiak – Kale Nagusia – Areatza –
Plaza Barriko karpa

11:00 Plaza Barriko karpa
Txokolatada eta haur ikuskizuna
ZONBI FESTA Panpotx kultur Elkartea

17:45 Udaletxetik
Farolin eta Zaranbolasekin kalejira SAMA SIKU
fanfarrearekin

18:15 Arriaga plaza
Farolin eta Zaranbolasen atxiloketa

19:00 Plaza Barriko karpa
Epaiketa Farolin eta Zaranbolasi + Irain publikoa

20:00 Plaza Barriko karpa
Aratusteetako kopla txikietako irabazleen emanaldia

20:45 Plaza Barriko karpa
Aretoko dantzak: BILBAO SOZIAL DANTZA

22:45 Plaza Barriko karpa
ASIER BILBAO: “1000 KOLORE” Show