Bilboko Konpartsen komunikatua azken eraso sexisten aurrean
Gainera, modu berean izan dugu beste emakume biren aurkako eraso banaren berri, kasu horietan fisikoak, konpartsakide batzuen esku hartzeari esker eten direnak. Azpimarratu gura dugu pertsona horien jarrera kementsua, erasoren bat sumatu dutenean ez dutelako beste albo batera begiratu baizik eta inplikatu dira bitartekaritza eginez. Kontrara, haserre gaude, sumin, pertsona batzuek erabili duten bortxakeriagatik,
Herritar denak animatzen ditugu jarrai daitezen erantzunkidetasunez ardurak hartzen, bortxakeria patriarkaleko
Eta bereziki animatzen ditugu emakume denak, autodefentsa feministatik errebeldiaz ahaldundu eta armatzen segi gaitezen.
Ez ditugu gure jaietan nahi izutu, jazarri, hertsatu eta erasotzen dutenak; ez ditugu erasotzaileak nahi, gure jaietatik nahierara ibiltzen, inpunitatez. Aldarrikatzen dugu Aste Nagusia gozatzea, bortxakeriarik eta edozein moduko eraso sexistarik gabe. Emakume izate hutsak utz diezaiola arrisku-faktorea izateari jendarte honetan.
Aldarrikatzen dugu ere gure jaiak lekua izan daitezela pertsona guztientzat edozein izanda euren jatorria, sexua, generoa edo sexu-identitatea.
Erasotzailerik gabeko Aste Nagusi baten alde.
Kalea, gaua eta Aste Nagusia gureak dira!
Nik gozatu, zuk errespetatu, hura zaindu!