Udari ongietorria

 

Ekainaren 23an gau magikoa ospatuko dugu urtero bezala Etxebarria parkean.
19:30etan hasiko gara,lurraren errituala eginez. eta jarraian txosna zabalduko dugu .
20:00etatik aurrera dantza plaza izango dugu Natxo Monterok eta Gaztediko musikariek gidatua,
umeentzako jolas kooperatiboak eta ohiko txokolate-jana, guztiz dohakoa.
22:00etan hasiko da gaueko ekintzarik erakargarriena, kalejira ikusgarria izango baita, eta bertan ez dira
faltako deabruak, sorginak, correfocs-ak…
22:00etan Lekittoko Deabruak Antzerki Taldearen eskutik Akelarre Foc izeneko ikuskizunaz gozatuko
dugu eta San Juan sua piztuko.
Queimada ere ohi bezala bertaratzen direnei eskaintzen diegun bitartean araoa egingo dugu hasi berri den
udari ongietorria emateko.
23:00ak aldera, Cloverwind taldeak kontzertua emango du eta gauerdian urarekin topa egingo dugu, indar
telurikoak gure aldera erakartzeko.

Azkenik, gogoratu behar dugu, Bilboko Konpartsok antolatutako egitarauaz gain, Bilboko auzoetako jai
batzorde ezberdinek (Auzotarrok) antolatutako hainbat ekintzetaz gozatzeko aukera izango dugula
bilbotarrok.
Hauek, urteroko ohiturari jarraituz, ekainaren 23ko arraltsalde-gauerako ume, familia, gazte eta,
orokorrean, adin eta publiko guztientzako hainbat aktibitate antolatu dituzte: umeentzako tailer eta
aktibitateak, txokolate-jana, musika eta antzerki talde ezberdinen eskutik izango den animazioa,
parrilladak, bingoak, herri afariak… eta, nola ez, ohiturazko sua.
Oharra: espektakuluan correfocs-ak egongo diren heinean, antzerkiko personaiei hurbiltzeko eta
txinparten azpian jartzeko asmoa duten pertsonei erretzen ez den arropa jantzea gomendagarria dela
gogoratu nahi diegu, bereziki arropa bakeroa.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude