Gastronomia eta Aratusteak bat eginik Plaza Barrian
Aratusteek Bilboko Plaza Barria bete zuten atzo Pontxe eta Torrada lehiaketaren VIII. edizioan.
Ohiturari jarraituz, atzo goizean Aratusteetako VIII. Pontxe eta Torrada lehiaketa ospatu zen. Eguraldiak lagunduta, eta giro ezinhobean, 80 partehartzaile baino gehiago batu ziren Plaza Barrian, gozogile, tabernari, konpartsa zein banakoen artean. Hala, erakutsi zuten bilbotarrak paregabekoak direla errezeta tradizional horiek prestatzen, inoiz baino maila altuagoa ekarri baitute. Bilboko Konpartsen lantalde gastronomikoko kideek eta epaimahaian parte hartu duten Bizkaiko Gozogileen Alkarteko kideek, sukaldariek eta Jai Batzorde Mistoko ordezkariek lan latza eduki zuten epaimahai lanak egiten. Hala, honako hauek izan dira aurtengo sarituak:
TORRADAK
HERRIKOIA
◦ Kremazkoa
– 1. saria: Vid Varanda.
– 2. saria: Pa Ya.
– 3. saria: A lo loco.
◦ Ogizkoa
– 1. saria: Txinbotarrak.
– 2. saria: Aritza Gabiria.
– 3. saria: Mamiki.
OSTALARITZA
◦ Kremazkoa
– 1. saria: Bizkarra.
– 2. saria: Gaztelugatxe (Bermeo).
– 3. saria: La Olla.
◦ Ogizkoa
– 1. saria: Cervecería Arbolantxa.
– 2. saria: Aitziar.
– 3. saria: Café Bar Bilba.
PONTXEA
HERRIKOIA
– 1. saria: Sin Romi.
– 2. saria: Kaixo.
– 3. saria: Kale Dor Kayiko.
OSTALARITZA
– 1. saria: Zamakona.
– 2. saria: Café 2002.
– 3. saria: Urkia.
Pontxe- eta torrada-banaketa
Denontzako saria izan genuen atzo. Torradak eta pontxea prestatzeko goiz altxatu ez, baina Aratuste giroan murgiltzeko asmoz Plaza Barrira hurbildu zirenek Residence Caféko kideek prestatutako pontxe berezia doan dastatzeko aukera izan zuten. 2013ko Aratusteetan Farolin izan zen Manu Iturregi tabernari ezagunaren ostatuak sagarraz eta ginebraz eginiko pontxe hotz berezia eskaini zigun.
Behin tripa beteta, ostegunetik aurrera eramango ditugun mozorroak lotzea baino ez zitzaigun falta, Aratuste asko geratzen baita oraindik!