Aratuste Zapatuan hamaika ekitaldi!
Aratuste-zapatua, egunik handiena izango da eta bi jai gune izango ditugu: lehena, eguerdiko 12h00etatik arratsaldeko 19h30ak arte, lau gunez osatua egongo da: Plaza Biribila , Albia, Astarloa-Kale Nagusia eta Zabalguneko Merkatua. Bigarrena, arratsaldeko 19h30etik aurrera, kalejiran Plaza Biribiletik jaitsita eta Zazpi Kaleetan zehar zabalduko dena.
Hamaika ekitaldiz beteriko programa osatu dugu Bilboko erdigunean egongo diren hainbat gunetan: umeentzako tailerrak, kontzertuak, fanfarre eta erraldoiak, mozorro kalejira-lehiaketa… Aurtengo berrikuntza da Bilboko bost dantza taldek Euskal Herriko aratusteetako dantzak eskainiko dituztela, gunea hartuko duen kalejira-emanaldian. Bakoitzak herri esanguratsu bateko inauteri tradizionalak aukeratu eta Bilbora ekarriko dituzte, beren dantza, musika eta pertsonaiekin.
Gora Bilboko Aratusteak!