Errezeta gozoenekin hotzari aurre egin!
Hotza eta kazkakabarrari aurre egiteko formularik onena Aratusteetako torradak eta pontxea hartzea dela ziurtatu dezakegu. Horregatik aurtengo Pontxe eta Torrada lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Zortzigarrenez, Otsailaren 24an Plaza Barrian elkartuko gara etxean aldez aurretik prestatutako Aratusteetarako bi gosegarriekin.
Gogoratu parte hartzea librea dela eta eguerdiko 12:00-12:15 bitartean Pontxea edota Torradak aurkeztu besterik ez duzula egin behar.
Gainera 12:30ak aldera Pontxe eta Torraden banaketari ekingo diogu eta Torradak nola prestatzen diren ikasi ahalko dute etxeko txikienek burutuko dugun tailerrean.
Beraz hurbildu Plaza Barrira gozo-gozo igaroko baitugu!