Bete ditzagun kaleak aratuste jai-giro alai eta koloretsuaz!

Hilabete eskas bat falta da Aratusteen Mozorro Kalejirarako. Martxoaren 2an Bilboko erdiguneko jaigunean arratsaldeko 17:00etan hasiera emango diogu lehiaketari Plaza Biribilatik hasita Kale Nagusitik jarraituz Astarloa – Zabalgunea – Colon de Larreategi eta Albiaraino.
Lehiarik gabeko ikuskizuna izango da partaidetza, originaltasuna, elkarreragina eta Aratusteetako kutsua daukaten mozorroak baloratuko direlarik.

Jaibatzorde Mistoak sari-multzo batzuk ezarrriko ditu (fruitu edo jeneroak, izaera ludiko eta gastronomikoaz), kategoria ezberdinetan eta Konpartsa guztiak, taldeak eta norbanakoak parte hartu dezaketen  kalejira izango da.

Positiboki baloratuko da ibilbide ososan zehar erakutsitako aratusteetako jarrera, hau da, Astarloan kokaturiko epaimahaiaren aurretik igarotzean  eta baita ere ,Kale Nagusia eta Colon de Larreategin seinaleztaturik egongo diren bi erakustaldi tokietan.

Kalejiran parte hartzeko oinarriak irakurtzeko eta argibide gehiago jasotzeko sartu gure webgunean.

Badatoz Bilboko Aratusteak!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude