Euskal txerri zoriontsu baten produktuen zozketa

Gaurkoan Bilboko Konpartsak, Txarriduna txerriaren akademia, Makilaren kofradia, Erriberako Merkatua eta Alde Zaharreko ostalari eta dendariak, Bilbon azken urteetan galdutako ohitura bat berreskuratzera gatoz.

Tomas Deunaren egunean gure herrian txerriaren inguruko ohitura berreskuratu nahi dugu, baina gaur egungo egoerari egokituta. Hau da; animalien zainketa egokia bultzatzeko eta ekoizpen eta elikadura eredu berri baten aldeko apustua eginez.

Aurten talde guzti hauek batera euskal txerri zoriontsu baten produktuak zozketatuko ditugu. Zozketa honen tiketak bereziak izango dira ere eta zenbakiak Bilboko Konpartsetako egutegiekin banatuko dira 0,50 zentimoetan Bilboko hainbat denda eta tabernetan.

Ekimen honetatik ateratako dirua Bizkaiko Janari Bankuari produktuak helarazteko erabilia izango da. Jakitun garelako une honetan Bilbon (beste hainbat lekutan bezala) gizarte jantokiak gainezka daudela, eta ekimen honen bitartez ekarpen txiki bat baino egingo ez dugula.

Zozketa abenduaren 21an arratsaldeko 20etan Bilboko Konpartsakeko eszenatokian egingo da, San Nicolas gunean.

Bestetik, ohitura berreskuratzeko beste ildo bat berhartuz, Tomas Deuna egunean San Nicolas gunean txerri bat bere bi kumeekin ikusgai egongo da. Txerri horiek euskal txerri zoriontsuak izango dira ere bai eta leku egokia batean egongo dira ikusgai.

Beraz, hemendik deialdia luzatzen dizuegu bilbotar eta bizkaitarrei Bilboko denda eta tabernetan zozketaren zenbakiak eskuratzeko eta Tomas Deunaren ohitura hau gurekin batera berreskuratzeko eta euskal txerri zoriontsuaren bitartez guztion ekarpena egiteko.

Aprobetxatu nahi dugu ere dendari zein ostalariei gurekin harremanetan jartzeko deialdia luzatzeko. Jada gutunak banatu izan ditugu baina norbait abisatu barik gelditu izan bada gugana jo dezake ekimen honetan parte hartzeko.

Zozketatuko dena

Hiru saritan banatuta dago:

1 Urdaiazpikoa

1 txerri-masaila

2 belarri

1 buztana

1 kokospe

1 hirugihar

4 kg txistorra

4 kg txorizo berria

2 saiheski ontzutua

6 lata pate

4 kg txorizo

4 kg saltxitxoi

1 solomo ontzutua

1 solomo – hestebetea

20 kg odolostea

Txerriaren arraza eta hazkuntzaren informazioa

Produktuak “slow food” erara hazitako animalia batetik datoz, hau da, Txerriaren inguruak eta elikagaiak zaintzen dituena. Txerri hauek euskal txerriak izena dute eta Urdapilleta familiak berreskuratu du galtzear zegoen arraza hau.

Hazlearen informazioa

Hauxe da hazlearen filosofia eta horrela adierazten du bere web orrialdean www.urdapilleta.eu

Bertako produktu bat mundu globalizatu baterako.

Baserritik zure etxera.

Baserri bati loturiko sendia, antzinako arraza autoktonoa, ehun urtetik gorako basoak, lurrarekin orekan dauden animaliak, produktua, zaporea.

Denbora eta zintzotasuna.

Elikatzen duen jakia.

Nire arbasoen jakinduriaz eta seme-alaben ilusioz eskainia

Nora doan irabazitako dirua

Ekimen honetatik ateratako dirua Bizkaiko Janari Bankuari produktuak helarazteko erabilia izango da. Jakitun garelako une honetan Bilbon (beste hainbat lekutan bezala) gizarte jantokiak gainezka daudela, eta ekimen honen bitartez ekarpen txiki bat baino egingo ez dugula.

Parte hartzaileak nortzuk diren

Bilboko Konpartsek sortutako ekimena da, Txarriduna, Makilaren kofradia, Erriberako merkatua eta alde zaharreko ostalariekin batera sortu dena.

Zergatik moldatzen dugun

Tomas Deunaren egunean gure herrian txerriaren inguruko ohitura berreskuratu nahi dugu, baina gaur egungo egoerari egokituta. Hau da; animalien zainketa egokia bultzatzeko eta ekoizpen eta elikadura eredu berri baten aldeko apustua eginez.

Parte hartzen duen komertzioari kartela bat luzatuko diogu, jendeak jakiteko komertzio horretan zozketarako egutegiak saltzen direla.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude