Aste Nagusiaren balorazioak
Beste urte batez, Marijaia, 9 egun ondoren Nerbiotik jaisten ikusi dugu. Konpartserok atzo gure malkorik sentikorrenak bota genituen gure jainkosa desagertzen ikustean.
Baina tristura gainditzen dugu datorren abuztuan gurekin berriz izango dela jakin badakigulako. Eta gainera aurtengo Aste Nagusia aspaldi ezagutu dugun Aste Nagusirik lasai eta alaitsuena izan delako. Eguraldi apur bat hotza izan dugun arren Jai gunea inoiz baino bero eta goxoago egon da, eta Aste Nagusiaren oinarria den parte hartzea goruntza joan da berriro ere.
Aipagarria konpartsontzako Bilboko Alkatearen jarrera baikor eta parte hartzailea Aste Nagusia osoan zehar, gustura eta izugarri hiper-aktibatuta ikusi izan dugu. Udaletxearekin izan dugun elkarlana eta giroak baieztatzen du Jai Batzorde mistoaren potentziala zein den eta elkarrekin lan egitea bide egokia dela. Aurten argi gelditu da gatazkak guztiz eta betiko alboratzeko garaia dela. Eta hori guretzako elementu pozgarri eta zoriontzekoa da.
Horrekin batera aurtengo Aste Nagusiko gure balantzean azpimarratu nahi ditugun hiru elementuak hauek dira:
Esan bezala parte hartzea oso oso handia izaten jarraitzen du, zalantzarik gabe azken urteetan bezala goizak kriston indarra hartzen ari dira eta konpartsok ere horretan apustu berezia egin izan dugu. Aurten Gastronomikoaren barruan Arrain Fish Festival antolatu izan dugu lehen urtez. Euskal Herria eta Bilbo ezagutzera datozen lagunei zuzendutako plana izan da hauxe, eta Ganbara, Bilbao Good Hostel, Bilbao Aterpetxea Hostel eta Domine Hotelarekin bat taldetxo izan ditugu gurean parte hartzen: Madril, Katalunia, Eslovenia, Kroazia, Alemania, Ukrania, Inglaterra, Italia, California, Argentina, Gales eta inkluso Japonetik parte hartu izan dute Arrain Fish Festivalen. Guretzako esperientzia polita eta interesgarria gure jai eredua mundura zabaldu ahal izateko. Datorren urteetan sakonduko duguna noski.
Gastronomikoan aurtengo parte hartzea itzela berriro ere: Tortillak jada ez dira Arenalean sartzen, aurten 427 aurkeztu izan dira, Txipiak 58 kazola, Makailua bizkaitar erara 51 kazola eta pil-pilean 79, marmitakoan 134 kazola eta buztanarekin 57 kazola. Aurtengo Sr. Del Bacalao makila ederra Getxoko Jon Arregik eraman izan du eta berak ere Arrain Fish Festivalen makila irabazi izan du, bigarren postuan Aixeberri konpartsa geratu delarik.
Gastronomikoaren barruan umeen tailerrak indar berezia hartzen ari dira eta goruntza egin dute ere bai, aurten 3 egunetan egin izan ditugulako (bi egun gehiago): izozkia, marmitakoa eta kokotxak pil-pilean sukaldatzen ikasi dute. Hortxe uzten dugu!. Umeen ilarak Gastronomikoaren karpan ikusteak izugarri pozten gaitu. Gure etorkizuneko sukaldari eta konpartseroek oinarri sendo eta finak hartzen ari direla nabaria da.
Parte hartze itzelarekin jarraitzeko eta aurtengo berrikuntzei erreparatuz balorazio bereziki polita eta ona egiten dugu Erreala eta Athleticeko emakumeen arteko Euskal Herriko koparen partiduaren inguruan. Mallonako zelaia leporaino beteta egon baitzen. Bultzada berezia emanez kirol eta jai esparruetan emakumeen parte hartzeari.
Eta nola ez zorionez horrenbeste urte ondoren, 11 hain zuzen ere, Goitiberak berreskuratu ditugula aurtengo Aste Nagusirako. Euskal Herriko Inertzia Kirol Federazioaren laguntzarekin azken zapatuan Zumalakarregiko aldapetatik 60 goitibera ziztu bizian jaisten ikusi izan ditugu. Umeen parte hartzea honetan ere izan dugu eta hurrengo edizioetan umeen eta konpartsen parte hartzea igotzea izango dugu helburu. Gotiberen tradizioa gure herrian handia izan da eta uste dugu hauxe berreskuratzeko bide polita izango dela.
Eta hauxe gure balorazioa. Beti bezala gertatutako ezbeharrak berriro ez gertatzea espero dugu eta hurrengoetarako 78. Urtetik egiten dugun bezala jaiez disfrutatzea eta gozatzea izango dugu helburu.
Gora Jai herrikoi eta parte hartzaileak!
Gora Marijaia!