Inauterietako osteguna
Inauterietarako osteguna ez da berriro izango lehen izaten zena, bilboktarrek Farolin eta Zarambolasen epaiketarekin zelan gozatzen zuten, zelako barreak bota zituzten bedelfatosekin, pontxe eta tostaden sari banaketaren emozioa eta trapu zaharren kalejiran zelan pasatu zuten ikusi eta gero, ez daukagu inolako zalantzarik Bilboko inauterietarako suposatu duen arrakasta.
Inauterietako hasiera Ostegunean egitea eta gainera Plaza Berrian, oso zapore ona utzi digu Inauterietako txupin honi jarraitzen dizkioten hainbat ekintzaz gozateko. Oso giro alaia eta parte-hartzailea lortu egin zen, non gure Zaranbolasek eta Farolinek euren ekarpena ere egin zuten K-Toño Fradek (Farolin) zuzenean egindako karikaturarekin Mikel Bilbaok (Zarambolas) txistua jotzen zuen bitartean.
Ondoren tostada eta pontxe sariak banatu ziren, Plaza berria tabernara joanez pontxe irabazlea dastatzera. Goloka eta Koblakari taldeek Alde Zaharrean barrena malabareak eta erraldoiekin kalejira animatu zuten geldialdi estategikoak eginez Txorizo desiratuak banatzeko