Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival
2015eko irabazlea (txipiroiak tintan, makailaoa bizkaiko erara, makailaoa pil pil erara eta marmitakoa), Jon Arregi
Dossier Arrainfish
Arrain Fish Festivalen aurkezpen mundiala.
Bilboko Konpartsakek laguntzaile ezberdinekin batera hobezina ematen duen Bilboko Aste Nagusian urrats berri bat ematera goaz.
Guztiontzako jakina da Aste Nagusiaren Sukaldaritza Txapelketak Bilboko Konpartsakeko programazioaren plater indartsuenetarikoa badela zalantzarik gabe.
Makilaren kofradia eta Bizkaiko hainbat sukaldari ospetsuekin batera Aste Nagusiko sukaldaritza txapelketa gure jai ereduaren berezitasunaren isladarik argiena bihurtu izan dugu urteen poderioz: parte hartze herritar itzela lortu izan dugu, egun batzuetan kolapsoa ere ukitu dugularik. Honek bereziki pozten gaitu hori izan delako 78 urtetik buruan izan dugun erronka: Aste Nagusia jai herrikoi eta parte hartzaileak izatea. Eta urtero lortu egiten dugu guztion artean.
Gaur gurekin egon dira Sukaldaritza Txapelketaren zuzendaria den Kepa Freire izan dugu eta bere sektoreko ekipoan Aitor Elizegi (Bascook jatetxetik), Ricardo Perez (Yandiola jatetxetik), Fernando Madina (Zapirain jatetxetik), Txomin Gomez (Lurrina jatetxetik) eta Pedro eta Luis (Gastronomikoaren lan taldean dauden kideak), Arrain Fish Festivalen ezinbestekoak izango diren Aterpetxeak: Ganbara Hostel, Bilbao Good Hostel eta Bilbao Aterpetxea-Hostel eta amaitzeko Domine Hotela.
Eskerrak ematea: Bilboko Udaletxeari, bereziki Mariano Gomezi eta Merkatuko gerentea den Oscar Garbisuri, zein postuetatik atrezzoarekin lagundu diguten guztiei. Argazki honetan ekimenaren ispiritua ikusi dezakegu. Zer egitera goaz Arrain Fish Festivalen bitartez?
- Jai eredu herrikoia Euskal Herrira edo Bilboko Aste Nagusira datozen pertsonei hurbildu.
- Gastronomikoan jada zabaldutako “slow-food” ildoan sakondu.
- Atzerrira begira Bilboko jai eredua ezagutarazi.
Zergatik sakondu slow-food ildoan?
Bizi filosofia oso bat dago slow food-en atzean. Identitatea, kultura, tradizioa, elikadura … ditu ardatz. Poliki jatea baino askoz urrunago doa. Sukaldaritza ez delako sukaldean hasten, ekoizlea produktua ereiten ari den unetik bertatik hasten da. Produktu onak, garbiak eta bidezkoak aldarrikatzen ditu slow food mugimenduak, hau da, kalitate onekoak, transgenikorik gabeak eta ekoizleari ordainetan prezio duina emango diotenak. Bertako arrazak eta elikagai barietateak bultzatzen ditu, eta, ekoizpen ez-estentsiboa. Globalizazioaren aurrean tokian tokikoa. Homogeneizazioaren aurrean biodibertsitatea.
Filosofia honen helburua toki bakoitzeko gastronomiari duintasun kulturala ematea eta ondasun kulturalaren trataera ematea da, gustuaren estandarizaziotik urrun. Eta hauxe bera da Bilboko Konpartsakek ere lantzen duen joera.
Une honetan Makilaren Kofradiako kideek, Sukaldaritza lehiaketan Bilboko Konpartsaken laguntzaileak direnak, slow-food “convivium” bat dute.
Urrats hau ematerakoan lehiaketan, Europan gero eta gehiago indartzen eta zabaltzen ari den filosofia hau barneratu dugu.
Filosofia honen pean eta kalean Europan egiten den lehiaketa bakarra izango da hauxe. Ez dago horrelakorik beste inon. Arraina kalean eta 4 egunetan zehar sukaldatzen den beste lekurik ez dago. Beraz hauxe Bilbon dugun eredua Euskal Herritik eta Estatutik haratago ezagutarazteko aukera paregabea izango da.
Eta zelan egingo dugu hau guztia?
Gure asmoa zera da; Bilbo ezagutzera datozen pertsonekin aldez aurretik kontaktatzea Gastronomikoan parte har dezaten, urtero bertan parte hartzen duten talde batzuetan txertatuz eta horrela kanpotik datozen eta Aste Nagusian urtero daudenen arteko ezagutza eta gure sukaldaritza eta gure kultura ezagutzeko aukera izatea. Talde hauek lotzeko Bilboko aterpe batzuen bitartez egingo dugu, gutun bat zuzendu diegu gaur aurkezten dugun ideia azalduz, eta une honetan jada hemen dauden aterpe-hostelen elkarlanarekin kontatzen dugu: Bilbao Aterpetxea-Hostel Suspergintzak kudeatuta, Ganbara Hostel eta Bilbao Good Hostel Lantegi Batuak kudeatuta, zein Guggenheim aurrean dugun Domine Hotelarekin.
Esparru hauekin Bilboko Konpartsetatik elkarlan bide berri bati ekiteko asmoa dugu, une honetan Arrain Fish Festivalen bitartez hasiko dena.
Zer esanik ez urrats berri honekin urteroko Gastronomikoaren planarekin aurrera jarraitzen dugula ere bai. Gainera aurten umeentzako aukerak zabalduko ditugularik astelehenetik (iaz bezala), astearte eta asteazkenera ere bai. Eta iazko sariei aurtengo sari berezi bat egongo dela Arrain Fish Festivaleri zuzendua.
Beraz, aurkezpen mundiala eginda Arrainaren esparru berezi honetatik gure Arrain Fish Festival ibiltzen hasiko da. Beste barik parte hartzera konbidatzen dugu mundu guztia. Goazen Jai gunera gure herriaren kulturaren oinarri hau bultzatzera. Goazen kalera sukaldatzera.