Eraso sexista salatzeko deialdia
Gaur 2013/08/19 Bilboko Aste Nagusiko 3. egunean, gure hiribilduan gertatutako eraso sexista bat salatu behar dugu, publikoki salatzeko neurriak hartzen dugun bitartean. Emakume bat lurrera jaurti eta jo egin du berau jarraitzen eta iraintzen egon den gizon batek. Gunean egon diren pertsonen artean gizona menderatu dute eta horren ostean atxilotua izan da.
Bilboko konpartsa guztiok, Bilboko Konpartsetan batuta, jaia leku segurua eta erasoz askea izatea nahi dugu. Edozein motako matxismo, sexismo, homofobia, lesbofobia edo arrazakeria jokaera ez da onartuko jai gunean.
Bereziki uste dugu emakumeek jaiaz eta espazio publikoaz gozatzeko eskubidea daukatela inork gogaitu barik Berriro beste erasoa ez gertatzeko herritar guztiei BIHAR, ABUZTUAK 20, ARRIAGAN 18:00ETAN EGINGO DEN KONTZENTRAZIOAN parte hartzeko deialdia luzatzen diegu