Prentsa oharra
Kaixo!
Hemen bidaltzen dizkizuegu Udaletxetik bidalitako “RESPUESTA A BILBOKO KONPARTSAK EN REFERENCIA A CARNAVALES 2011” prentsanotari egiten dizkiogun zehaztapenak:
Beraz, gure ustez nabaria da Isabel Sanchez zinegotziak ez duela gurekin zuzenenan eta behar den bezala hitz egiteko asmorik. Hau da; Jai Batzorde Mixtoa bildu eta hortxe planifikazio eta arazo posibleak aztertu.
Horren aurrean saiatzen ari gara humore onez eta iñauteriak direnez mozorroa eta txantxaren bitartez erantzuten. Beraz, izugarri sentitzen dugu tostada, pontxe eta putxerak era duinean ezin egitea aurtengo iñauterietan. Baina argi gera dadila ez dugula lehiaketa hauek ahazteko inolako asmorik. Eta horregatik deitu izan dugu “lehiaketa berezi” bat Iñauterietako Domekan 13etan Plaza Berrian.
Jasotako emaila:
Kaixo:
Bilboko Konpartsak egindako eskariei buruz honako argibideak egin nahi ditugu:
- Iaz hasita, janariak prestatzea dakarten jarduerak murriztu egin dira Plaza Barrian, adibidez haragi errea egitea, lehiaketa gastronomikoak, eta abar, zikinkeria handia sortzen baita. Hori dela eta, ez da baimenik emango espazio horretan tostaden lehiaketa, sardinada edo putxeren lehiaketa egiteko.
- Aratusteetako desfilea dela eta, beharrezkoa da Udaltzaingoarekin, Zirkulazioarekin eta Babes Zibilarekin batzarra egitea, iaz izan ziren arazo batzuk konpontzeko: zirkulazioa, karrozen segurtasuna, piroteknia jaurtitzea… Datozen egun bietan egun bat proposatuko dizuegu, etorri ahal zareten ikusteko.
Beste barik, agur.