Olentzero maitea
Kaixo Olentzero maitia.
Bilboko konpartserook oso zintzoak izan gara 2010. urtean eta zure opari pila bat espero ditugu, ikatzik ez eh?Ikatza jasotzeko beste batzuk izango dituzu zerrendan fijo! Baina gure eskakizunak hementxe pasako dizkizugu ia zortea dugun eta Bilboraino ondo heltzen zaren.Badakigu Iruñean arazotxoak dituzula eta hortxe komisaldegiren batetan bahituta ez gelditzea espero dugu.
Konpartseen opariak:
- Oparirik garrantzitsuena koloretako Bilbo bat lortzea da, ia 2011rako koloreak ekarri ahal dituzu eta bilbotik utzi leku ezberdinetan. Ez utzi guztiak guri talde eta lagun asko ditugu Bilbo koloretakoa nahi dutenak. Ez dugu Bilbo grisa eta kolore bakarrekoa gustoko. Mesedez, faborez eta arren: kolore pila pila patata tortila!!
- Don Diego Lopez de Harok esan digu Gran Via erabiltzen utziko digula datorren urteko Inauterietan, beraz, ia zuk be lagundu ahal gaituzun horretan…. posiblea balitz Gran Via kalearen jabetzaren inguruan zertxobait egin… antza Udaletxeko alkatearena omen da… Azkuna jaunarena…. eta guk ez dugu gustoko…. beraz jabetza aldatzea posiblea balitz oso ondo.
- Konpartsetako jai eredu “casposo”a gustoko duen kultur zinegotzi berri bat nahi dugu. Bai bai alaia, dibertigarria, jaia gustoko duena….gurekin ondo pasako duena…eta bilbotar guztiekin eh?… Guk konpomezua hartzen dugu parrandan ere eramango dugula eta gainera beste herrietako jaien inguruan ere informatuko dugula….Euskal Herriko zinegotzirik informatuena izango dela ziurtatzen dizugu.
- Beste herri eta auzoetako jai batzorde eta taldeentzako ere oparibatzuk ekarri, zuk aukeratu: sudur gorri berriak porrontxoetako laguntxoentzat, alkate berri bat ere Iruñako laguntxoentzat, eta beste bat Gasteizko blusa eta kuadrilentzat…bai..badakigu igual ez dituzula horrenbeste alkate izango zure zakuan….zerbait egingo duzu…, Donostiako Piratentzat pirata bandera gehio ekarri…asko beharko dituzte eta, auzoentzat ia lehiatila bakarra ekarri ahal duzun…guk ipiniko genuke prezio onean udaletxean eh? Baina antza ez dute bat eta lehiatila asko askotatik pasa behar dira … eta hori roilo bat da.
- Datorren urtean humore eta animo ezberdina behar dugunez udaletxean…pentzau dugu Pirritx eta Porrotxen peluka batzuk ekarri ahal dituzula eta alkatearen laguntxoen artean banatu ahal dituzula….ia horrekin zerbait lortzen dugun…gainera batzuei ondo etorriko zaie burua ahalik eta beroen izateko…adinak ez du barkatzen eta…
Ikusi duzunez guretzako zuzen zuzenean gauza gutxi eskatzen dizugu gure jai herrikoiek ez dutelako gauza handirik behar gehien bat guri jaiak egiten utzi eta jendeari ondo pasatzen utzi.
Esan dizugunez txintxo txintxoak izan gara eta ziur gaude oso ondo portatuko zarela gurekin Goraintziak eta muxuak Marijaiaren partez eta gure partez ere muxu potolo bat!