Potea bukatzen duzunean irrintzika hasteko desioak dituzuenetarikoa zara? Edo tragoa bukatu arte jendea itxaroten edukitzen duzuenetarikoa? Bertsoak gustoko dituzuenetarikoa zara baina zer edo zer faltan botatzen duzuenetarikoa, agian tabernaren bat? Galdera hauek modu baikorrean erantzun baldin badituzu Bertso triki kalejirara hurreratu behar zara. Irrintzia, potea edo dena delakoa bota ahal izango duzu inoren begirada okerrik jaso gabe eta ez hori bakarrik, ziur txalotuta izango zarela. Tragoa hartzen azkenetarikoa izanez gero, gorputzean sartuko zaizun trikiaren soinuarekin poteak bata bestearen atzetik hartuko dituzu ia konturatu barik. Azkenik, tabernak faltan botazten dituztenen inguruan zer esan… Taberna zein txosnetatik izango da, zelan ez!
Lekua: Zazpi Kaleetan zehar.
Eguna/ordua: Abuztuak 19, astelehenean, iluntzeko 19:30etan
2013ko Aste Nagusian Hamaika Telebistak egindako bideoa hauxe da: