Konpartsero eguna 2013
Gero eta gutxiago falta da Aste Nagusirako eta urtero lez, Bilboko Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko dugu. Aurten hilaren 20an izango da eta egun horretarako Bilboko Konpartsak prestatu duen egitaraua hauxe da:
- 12:00
- Umeentzako tailerrak
- Puzgarriak
- Txistorra eta piper banaketa
- Pintxo lehiaketaren hasiera
- 13:30 Pintxoen aurkezpena
- 14:00 Pintxo lehiaketaren sari banaketa
- 14:30 Bazkaria
- 17:00 Erromeria: Gora Herria
- 19:30 Kalejira Akodas bozine taldearekin
Pintxo lehiaketaren arauak
- Lau pintxo berdin aurkeztu behar dira
- Pintxoak bertan egin behar dira, horretarako prestaturiko lekuan
- Pintxo-lehiaketarako osagaiak: porrua, tomatea eta urdaiazpikoa + 2 osagai libre + basea + (koipea + gatza + ozpina…)
- Pintxoaren dekorazioa hartuko da kontuan, ez platerrena
- Kategoriak: onena orokorrean, originalena, aurkezpen onena