Ezaugarriak
Gure Konpartsan antiespezistak gara eta animalia sufrimendurik gabeko jai herrikoiak, partehartzaileak eta parekideak aldarrikatu nahi ditugu Bilboko esparrurako.
Urte osoan zehar dihardugu animalien eskubideak aintzat hartzeko eta hauenganako errespetuaren alde kontzientziatzeko: hitzaldiak antolatzen ditugu, hainbat kontzientziazio kanpainak, sukaldaritza begano tailerrak…
Janzkera
Gure kamisetak mugimendu antiespezistaren koloreak daramatza: berdea eta beltza. Aurrekaldean Piztiak-en logoa daramagu, mugimenduaren nazioarteko sinboloa adierazten duena: ukabila eta erpea. Atzekaldean, “Animaliak askatu” daramagu idatzita.
Historia
Piztiak 2012an sortu zen animalien eskubideen aldeko zenbait erakundetan ziharduten pertsonen batzearekin. Helburua bilgune bat sortzea eta lanerako espazio komun bat sortzea izan zen gizartean animalien mugimenduari ordezkaritza bat eman nahian. Gainera beste gizarte mugimenduekin harremanak sortzea eta gizartera balore etiko batzuk gerturatzea bilatzen zen.
Piztiak konpartsa animalistatik etikan, errespetuan eta gizarte bidezkoago baterako eboluzioan oinarritutako jai herrikoi eta parte hartzaileen aldeko apustua egiten da.