Bilbo izango da 2025eko Aratusteen gaia

Bilbo izango da 2025eko Aratusteetako gaia. Bilbo, Bilboko kaleak, bilbotarrak, itsasadarra, industrializazioa, Bilbo inguruko mendiak… Hiribilduarekin zerikusia duen edozein gaik egingo du bat proposatutako gaiarekin. Horixe bera iragarri du gaur Jai Batzorde Mistoak, San Frantziskon egin duen Aratusteetako programazioaren aurkezpenean. Horrez gain, Aratusteetako pertsonaia nagusiak, aurtengo Farolin eta Zaranbolas, aurkeztu dituzte: Josu Camara aktorea eta Oihana Bartra bertsolaria, hurrenez hurren. Bi pertsonaien artean aletu dute Bilboko Aratusteek otsailaren 22tik, martxoaren 4ra izango duten egitaraua.

Jai Batzorde Mistoko kideak gaurko aurkezpenean.

Aratustez betetako sei jaiegun izango dituzte bilbotarrek, hiria bera gaitzat hartuta: “Aurten Bilbori egin nahi diogu omenaldia, Bilbo errebelde eta askeari, istorio txikiak ezkutuan gordetzen dituen hiri ederrari”, adierazi du Bilboko Konpartsetako ordezkari gisa mintzatu den Maitane Lopez Arratek. Hori dela eta, bi bilbotar bihurri aukeratu dituzte aurtengo Aratusteak alaitzeko. Jai Batzorde Mistoaren presidente Itziar Urtasunek aurkeztu ditu aurtengo Farolin eta Zaranbolas, Josu Camara eta Oihana Bartra, hurrenez hurren.

Farolin bilbotarra da, Bilbon bertan jaioa izan ez arren, bere jardun profesional edo publikoagatik harrotzen dena, beti dabilena mundu guztiari esaten bera “Botxokoa” dela. “Semper Plus Ultra” (Beti harago) izan liteke bere lelo nagusia. Josu Camarak interpretatuko du Farolin pertsonaia. Bilboko hainbat auzotan hazi eta bizi izan da. Bere ibilbide profesionala irakaskuntzaren inguruan hasi zen arren, norabide aldaketa izan zuen antzerki munduan sartzeko aukera agertu zitzaionean. Gehiegi pentsatu gabe, Kukubiltxo Antzerki Taldearekin bat egin zuen, han ikasi eta urteetan lan eginez. Ordutik, ia 45 urte eman ditu antzerkian, lanbide hau euskararen, kulturaren eta gizarte berdinzaleago baten eraikuntzaren zerbitzura jarriz.

Zaranbolas Bilboko pertsona bat da, ezerk ozpindu edo bizitza aldaraziko ez diona. Ondo bizitzea atsegin duena, “Carpe Diem” / “Gozatu ahal duzun bitartean” da bere bizimodua ondoen adierazten duen goiburua. Oihana Bartra Arenas profil horrekin identifikatzen da. 1984an Santutxu auzoan jaiotako bilbotarra da, ofizioz irakaslea. Bertsolaria izanik, plazaz plaza aritu da, 15 urterekin Santutxuko, bere auzoko, bertso eskolan hasi zenetik. Hainbat txapelketatan egondakoa da, bere arrastoa plaza eta agertokietan utziz.

Euskara eta euskal kulturaren defendatzaile sutsua, euskalgintzaren ekimenetan topatuko dugu sarri. Bere bizitza hitzaren eta melodiaren artean edo kalean eta abestiaren artean igarotzen da, beti prest topaketa bakoitza inprobisatutako jai bihurtzeko. Izan ere, Oihanak argi dauka bizitza kantuan eta kalean bizi dela.

Aurkezpenaren amaieran, Bilboko Konpartsen federazioko ordezkari Maitane Lopezek gogoratu du gaitzat hartu dugun Bilbok ez duela inolako erasorik onartzen, “ez matxista, ez LGTBIQ+fobo, ez arrazista, ez euskarafobo, ez bestelakorik. Edozelako erasori aurre egingo diogu, guztiontzako gozagarriak diren aratusteak eraikitzeko”. “Aratusteak gozatzeko garaia dira, izaera zirikatzaileena ateratzeakoa, bihurrikeriak egitekoa, inori min egin gabe betiere, ez mozorroekin, ez jarrerekin, ezta hitzekin ere”, gehitu du konpartsakideak.

2025eko Bilboko Aratusteen programazioa:

ZAPATUA, OTSAILAK 22

20:00 Kafe Antzokia: Kopla Txikien Txapelketa

22:00 Kafe Antzokia Kontzertua: Bad Sound


ARATUSTE EGUENA, OTSAILAK 27

18:30 Arriaga plaza

Maskara zaharren kalejira Danbayan batukadarekin

19.30 Plaza Barria

Farolin eta Zaranbolasi ongi etorria

20:00-23:00 Plaza Barria

Maskara berrien kalejira elektrotxarangarekin 

ARATUSTE BARIKUA, OTSAILAK 28

17:45 Udaletxean

Farolin, Zaranbolas, Mixta ta konpartsakide batzuk Bilboko Azulitoan montatzea ta ibilbidea Sama Siku Fanfarriarekin

18:00 Arriagan 

Farolin eta Zaranbolasen atxiloketa eta fanfarrea

19:00-19:45 Plaza Barriko karpa / Carpa Plaza Nueva

Epaiketa Farolin eta Zarambolasi + irain publikoa. 

20:00-20:30 Plaza Barriko karpa / Carpa Plaza Nueva

Aratusteetako kopla txikien irabazlearen emanaldia

ARATUSTE ZAPATUA,  MARTXOAK 1

12:00 Plaza Biribila / Plaza Circular

Farolin eta Zaranbolasekin esparrua zabaltzea 

12:00-14:30 Mazarredo – Urkijo

Gargantua

12:15 Kale Nagusia/ Gran Via

Bilboko gaiteroak 

12:15 Kale Nagusia/ Gran Via

Dunbots Fanfarria 

12:15 Plaza zirkularreko eszenatokian

Aitor García eta Jone García (Biofussion Gimnasioa) (Tailerra/ Taller

12:30 -14.30 Berastegi – Kale Nagusia eskinan

Banakako mozorro lehiaketa 

12:30 – 15:30 Kale Nagusia / Gran Via

Gure Lurreko Merkatua (Mercado de Baserritarrak

13.00 Plaza Biribileko eszenatokian

Bilbao Lindy Band! (Kontzertua/ Concierto

13.15 Gran vian, markatutako lekuan

Vademecum, zirko antzezlana

16.00 Portuko Markesaren kalea / Calle Marques del puerto

Kalejira eta aratustetako talde mozorro lehiaketa:  izen ematearen irekiera / KALEJIRA Y CONCURSO DE DISFRACES DE CARNAVAL: Apertura de inscripciones

16.45 Plaza biribileko eszenatokian/ Escenario Plaza Circular

Banakako mozorro lehiaketaren sari banaketa / Reparto premios concurso individual de disfraces

16:45 Portuko Marquesa

Erraldoiak / Gigantes

17:00 Portuko Markesaren kalea/ Calle Marques del puerto

KALEJIRA ETA ARATUSTETAKO MOZORROEN LEHIAKETA: Epaimahaiaren aurreko pasearen hasiera / KALEJIRA Y CONCURSO DE DISFRACES DE CARNAVAL: Comienzo del pase frente al jurado. Erraldoiekin 

17:15-20:30 Arenaleko kioskoan 

Erromeria: Akerbeltz (Kontzertua / Concierto

20.30 Plaza Barriko karpa / Carpa Plaza Nueva

Mozorroen lehiaketako sari-banaketa.

ARATUSTE DOMEKA, MARTXOAK 2

10:45 Plaza Barriko karpa / Carpa Plaza Nueva

Lehiaketa gastronomikoetarako izen ematearen irekiera

11.00 Plaza Barriko karpa / Carpa Plaza Nueva

Torrada lehiaketa ( torraden entrega 15 minutu lehenago edo geroago) /  Concurso de tostadas (Entrega de las tostadas en los 15 minutos anteriores o posteriores)

12:00 Torraden sari banaketa

12:15 Pontxe banaketa

13:30 Plaza Barriko karpa / Carpa Plaza Nueva

Indaba lehiaketa ( indaben entrega 15 minutu lehenago edo geroago) / Concurso de Alubias (Entrega de las cazuelas en los 15 minutos anteriores o posteriores)

13:30 Madriles buruhandiaren aurkezpena (Txakur Kalean, iturrian)

14:30  Plaza Barriko karpa / Carpa Plaza Nueva

Indaben lehiaketetako sari banaketa / Entrega de premios de los concursos

16:00 Plaza Barriko karpa/ Carpa Plaza Nueva

Bazkaria jasotzea/ Recogida de la comida

ARATUSTE MARTITZENA, MARTXOAK 4

19:00-19:30 Plaza Barriko karpa / Carpa Plaza Nueva

Sardinen eta kandelen banaketa. / Reparto de sardinas de chocolate y velas.

19:30 Plaza Barriko karpa/ Carpa Plaza Nueva

Sardinaren erreketaren hasiera/ Comienzo del entierro de la sardina

20:00 Arriaga Plaza / Plaza del Arriaga

Sardina erretzea. / Quema de la sardina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude