Bilboko Konpartsen ekarpen buzoia irekita
Aurtengo Aste Nagusiari begira, ekarpenak egiteko postontzia ireki dugu. Halere, urte osoan zehar egongo da zabalik herritarrek beren iruzkin eta proposamenak bota ahal izateko Bilboko Konpartsek antolatutako edozein ekintzaren inguruan.
Bilboko Konpartsok antolatzen ditugun jai herrikoiei herritarren ekarpenak egiteko buzoia jarri dugu webgunean. Buzoia urte osoan zabalik egongo da, urtean zehar egiten ditugun ekintza guztietarako, hala nola Aste Nagusia, Udako solstizioa, Aratusteak, Txosnaganeren igoera, Konpartsakide Eguna…
Ekarpen, proposamen edo iruzkin horiek aurrera egin dezaten baldintza bakarra Bilboko Konpartsen filosofia herrikoi, parte-hartzaile, feminista eta euskaldunaren balioak susta ditzaten da. Ekarpenak egiteko prozedura, berriz, oso erraza da: Bilboko Konpartsen webgunean Ekarpen buzoia bilatu eta bertako galdetegi laburra bete, proposamena ahalik eta hobeto zehaztuta. Ekarpenak aurrera egiten duenean, egileekin harremanetan jarriko gara.