Ezaugarriak
Gizarte eta elkartasun ekimenetan hartzen dugu parte (antimilitarismoa, inmigrazioa, ekologismoa, internazionalismoa, antiglobalizazioa, kanpo zorra kitatzea…)
Jai ereduko ekitaldiak ditugu gogoko, ondo jan, ondo edan eta, esan ez arren, imajinatzen dituzuen beste gauza batzuk.
Janzkera
Kamiseta zuri-gorria Groucho Marxen aurpegiarekin, praka zuriak, gerriko gorria eta zapatilak.
Historia
Txomin Barullo 1978an sortu zen jai herritarrak, jaika kalera ateratzea, ikuskizuna, neurririk eza, libertinajea , ondo jan eta ondo edatea behar zirelakoan. Haren geroztik jardunean izan gara, jai gero eta lai eta konbatiboagoak izateko.
Gure izena, antzinako bilbotar baten izenetik dator, Txomin Barullo, pertsona oso jaizale eta herrikoia gizartean aitortua izan nahi zuen edozein jaitan ezinbesteko gonbidatua. Groucho Marx aukeratu genuen ikurtzat bere umore bereziagatik eta gure konpartsero bat bera ere ez luketelako beste edozein klubetan onartuko.
1983an uholdeek Arenaleko jai gunea desegin arren, gure konpartsakide batzuk belaunerainoko botekin eta basatza, euri eta zaborrei aurre eginez, bonboa eskutan, poz pixka bat ateraraztera irten ziren. Urte batzuk beranduago, 1996an, galerna itzela izan zen eta gurea izan zen eguraldi txarrari dotoreziaz aurre egin zion bakarra.