Neguko solstizioarekin batera ospatzen den azoka honen jatorria bizkaitar baserritarren ohituretan dago. Nekazari asko maizterrak ziren, errentan bizi ziren jabe bilbotarren baserrietan.
Nekazari horiek, urte amaieran, errentak ordaindu behar zizkieten finken jabeei. Hala, Gabonak gertu zirela, baserritar gazteak Bilbora hurbiltzen ziren, jaunei beren baratzeko eta animalietako produkturik onenak eskaintzera, eta bidaia aprobetxatzen zuten Plaza Barriko arkupeetan beren generoa hiribilduko biztanleei saltzeko.