Hiria urtez urte, auzoz auzo birsortzen jarraitzen dugu. Auzoetan topatzen dugu elkar, auzokideak ditugu lagun eta kide, eta plazaz plaza egiten dugu bide.
Duela ehun, berrogei edo hamabost urteko borrokak ahaztu gabe berrien alde egiten dugu, etorkizuna gure kaleetan, saltokietan eta parkeetan dagoelako.
Auzotar, auzoko, auzokide, auzolagun gara elkarrentzako, bizipenak batera bizi ditugu, erabakiak elkarrekin hartzen eta sareak josten darraigu. Denok gara gu honen parte.
Hemen ez dago besterik. Edo ez luke egon behar. Denok gara gu honen parte, elkarrekin auzo, herri eta hiria eraldatzen jarraitzen dugun heinean.
Auzoetako jaiak:
- Solokoetxe (irailaren 7tik 11ra)
- Miribilla (irailaren 6tik 15era)
- Olabeaga (irailaren 6tik 15era)
- Arabella (irailaren 12tik 15era)
- Uribarri (irailaren 20tik 29ra)
- San Adrian (irailaren 21etik 24ra)