Abuztua – Aste Nagusia

Abuztuan Bilbon Aste Nagusia dugu festa nagusia, bakarra munduan!

Aste Nagusia 1978an sortu zuten herritarrek, konpartsetan antolatuta. Jai eredu herrikoiari eusten diogu konpartsok orduz geroztik, Bilboko Konpartsak federazioan bildurik. Hemen duzue, Bilboko Konpartsen eskariz, Kepa Junkerak 1997an konposatutako Badator Marijaia! kantua, berehala Aste Nagusiaren kanta ofiziala bihurtu zena:

Aste Nagusia
bakarra dago
hamar gauekoa
munduan.

Abuztuan Bilbon
denok batera
katuak eurak be
jaietan.

Mari, Mari,
Marijaia dator
Mari, Mari,
Marijaia dator.

Uger, uger,
Bilboko uretan
Mari, Mari,
Marijaia dator.

Abuztuan danok
zahar eta gazte
gizon eta andre
jaietan.

Zapia lepoan
alkar hartuta
kolore guztiak
dantzetan.

Goxa eta erlojua
ez ei doaz batera
bata edo bestea
zoratu egin da.

Hara, hara, hara,
hara nor datorren
hara, hara, hara,
gure Marijaia.

Ene, ene, ene,
oi ai ene bada
aste hau pasata
barriro joango da.

Marijaia bera
gure Marijaia
Bilbora etorri da
Aste Nagusira.

Aste Nagusi
bakarra munduan
bakarra munduan
Marijaia!