Duela berrogei urte plazan bazkaldu genuen batera.
Duela hogeita hiru urte musikaz alaitu genituen kaleak.
Duela hamalau urte aldarrikapenez blaitu genituen paretak.
Duela bi urte itsasadarra bete genuen barrez.
Aurten ere, 2024ko 12 hilabeteetan zehar eztanda egingo dugu barrez itsasadarrean, hedatuko ditugu aldarrikapenak paretetan, alaituko dugu musikaz kalea, beteko ditugu plazak herri bazkariz. Horrela jarraituko dugu hemendik bi, hamalau, hogeita hiru eta berrogei urtera ere.
Plazak, kaleak, paretak, itsasadarra dira gure eremua, jokaleku, bizitoki eta arnasgune.
Auzoetako jaiak maiatzean:
- Indautxu (maiatzaren 3tik 5era)
- Zurbaranbarri (maiatzaren 10etik 19ra)
- Buia (maiatzaren 18tik 19ra)
- Zazpikaleak (maiatzaren 21etik 26ra)
Informazio gehiago: Auzotarrok.