Negrin eta Pa…Ya nagusitu dira Aste Nagusiko marmitako-lehiaketan

Negrinek irabazi du gaur goizean Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketako marmitako-txapelketa, kategoria orokorrean; txapela ez ezik Kantauriko Marmitakoaren XIII. bandera ere lortu du. Bitartean, Pa… Ya konpartsa ere nagusitu da gaur. Sariak banatu dizkiete Itziar Lazkano pregoilariak eta Iratxe Palacio txupinerak.

Eguraldi eguzkitsua lagun, Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketako seigarren proban, marmitako-lehiaketan, parte hartu dute dozenaka lagunek Bilboko Areatzan.

Eguneko sukaldaritza-lehiaketaz gain, gune gastronomikoan bestelako jarduerak egin dituzte: alde batetik, euskal sagardoaren tailerra, eta beste aldetik, Eusko Labeleko mila hegaluze-pintxo baino gehiago banatu dute konpartsek Areatzan; kasu bietan, Hazi Fundazioari esker egin dituzte jarduerak. Bilboko Konpartsek antolatzen dute Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketa, eta BM da horren babesle nagusia, Coca Cola, Hazi fundazioa, MercaBilbao, BIlboko Udala eta Erriberako Merkatuarekin batera.

Gaurko marmitako-probaren puntuazioak aurreko egunetakoei gehituko zaizkie. Hala, oraindik azken proba geratzen da Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketaren sailkapen nagusirako: buztan-gisatua. Lehiaketa denek puntuatuko dute; bihar, igandean, ezagutuko dugu irabazlea.
 

Gaurko Sailkapena

Orokorra

1.- Negrin (102,0 puntu)

2.- Txoko Zaldarain (97,5)

3.- Oskar Manzarraga (95,5)

4.- Zipi y Zape (91,5)

5.- Marmitaren Elkartea (90,0)

Kantauriko Marmitakoaren Bandera

1.- Negrin

Konpartsena

1.- Pa… Ya (91,0 puntu)

2.- Satorrak (83,0)

3.- Txori Barrote (78,5)

4.- Bizizaleak (75,5)

4.- Zaratas (75,5)

Deskargatu 2022ko sailkapenak: Orokorra / Konpartsak (PDF formatoan)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude