Bolintxutik igarotzea galarazi diote Txosnaganerako ibilaldi neurtuari
Bilboko Konpartsak federazioak Txosnaganerako mendi-igoeraren X. ekitaldiari ekingo diogu aurten, ekainaren 11n, eta ostegunera arte zabalik dago bilbotar denek izena emateko epea. Aurten, baina, ibilde aldaketa egitera behartuta egon gara konpartsak. Supersur-en lanak direla eta, agintariek debekatu dute Bolintxuko bidezidorretik igarotzea.
Bilboko konpartson ustez, “bitxia da, baina apenas afekziorik izango ez zuela esan zuten arren, handik ibiltzea eragotzi dute, bidezidorrak berak baino trafiko gutxiago duen makroegitura hori egiteko”.
Bi ibilbide errepikatuko dira aurten ere, Bolintxu bidearen ordez konpartsok adostutako zati alternatiboaren salbuespenarekin.
Lehenengoa, mendian eskarmentua duen jendearentzat, 19,17 kilometrokoa (967 metroko goranzko desnibela). Goizeko 8:15ean dokumentazioa batu eta 15 minutu beranduago irtengo da San Adriango elizatik.
Bigarrena, 13,6 km (582 metroko goranzko desnibela), 9:15ean dokumentazioa batzeko eta 15 minutu beranduago irteteko, leku beretik.
Helmuga Atxuriko Enkarnazio plaza izango da, auzoko jaiekin bat eginez. Bertan, mendizaleek aurkituko dituzte indarrak berreskuratzeko eta behar den guztia; han bertan ere izango da parte-hartzaileentzako sari-banaketa.
Izen-ematea gure webgunean egin daiteke ekainaren 9ra bitartean, eta parte-hartzea doakoa da. Ekainaren 11n Txosnagarera joango gara!
Txosnaganeko ibilbide laburra (berria)
Txosnaganeko ibilbide luzea (berria)