Bilboko konpartsok Euskaraldian parte hartzera deitu dugu
Konpartsok 2018ko Konpartsakide Egunean aurkeztu genuen Biziprest! eguna.
Bilbo, 2020/11/19
Bihar, azaroaren 20an, hasiko da Euskaraldia, euskararen erabilpena sustatzeko ariketa soziala. Bilboko Konpartsak Federazioak bat egin dut ekimenarekin eta ahobizi eta belarripresten rol banaketan parte hartzeko eskatu diegu jai herrikoien aldeko mugimenduko kide orori eta jaizaleei, orohar, ezagupen-baldintzak betetzen badituzte.
“Euskal Herriko jai herrikoien ezinbesteko osagaia da” euskararen erabilpena, Bilboko konpartsen arabera. Horregatik, jaietan lan egiten dugun eragile denei zuzendu zaizkigu konpartsok, aurten ere Euskaraldian parte har dezagun. 2018an, Euskaraldian parte hartzeaz gain, Aste Nagusian Biziprest! egun berezia antolatu genuen konpartsok, Jai Batzorde Mistoko beste kideekin batera, euskaraz bizi, Euskaraldiari begira informazioa zabaldu eta izen-emateak hauspotzeko.