Ekainak 26-27-28
Hiru ibilbide, hiru egun, hainbat elementu menditik ezkutatuta
IZEN EMATEA
Beharrezkoa zure ibilbide eta urratsak jaso ahal izateko
EKAINAREN 24RA ARTE
INFO OROKORRA
Txosnagane menditk lehenengo orientazio ibilbidea. Parte hartzaileek ekainaren 26tik 28ra txosnagane eta inguruko elementu desberdinak bilatu behar izango dituzte aurretik zehaztutako ibilbide batean zehar. Ibilbideak bilboko auzo desberdinetan amaituko dira.
Parte hartzaile bakoitzak ibilbide luzea (19,17 KM, desnivel positivo 967 m) edo laburra (13,6 KM, desnivel positivo 582 m) aukeratu ahal izango dute ekainaren 8tik 24ra irekita egongo den izen ematearen bitartez. Garrantzitsua da izen ematea betetzea, ekainaren 25ean ginkana betetzeko informazioa guztia jaso ahal izateko. Bertan, parte hartzaile bakoitzari tokatu zaion ibilbide zehaztuta eta aurkitu beharreko elementuen zerrenda jasoko dute. Ekainaren 26tik 28ra izango dute aukera ibilbidea egiteko eta elementu guztiak topatzeko. Aurkitutako elementu bakoitzean selfie bat atera behar izango dute eta amaitzerakoan bulegora bidali.
Parte hartzeko pausuak:
1. Izena eman gure webgunena ekainaren 8tik 24ra
2. Aukeratu ibilbide laburra edo luzea
3. Ekainaren 25an ireki zure emaila jakiteko ze ibilbide tokatu zaizun eta ze elementu aurkitu behar dituzun
4. Aukeratu ze egun eta ordutan parte hartuko duzun (ekainaren 26, 27 edo 28an)
5. Ibilbidean ezkutatutako elementuak aurkitzerakoan selfie bat atera
6. Bidaliguzu aurkitutako elementu guztien argazkiak txosnagane@gmail.com email helbidera ekainaren 30a baino lehen
7. Uztailaren 1an adi egon gure sare sozialetara zozketen irabazleak ezagutzeko
Sariak:
Bi zozketa egongo dira:
1. Elementu guztiak topatzen ditzutenen artean – Kalderapekon afari/bazkari
2. Parte hartzaile guztien artean: Sari herrikoia
Masifikazioak ekiditzeko neurriak:
– Ekintza 3 egunetan banatuko da parte hartzaile bakoitzak nahiago duen orduan eta egunean egin ahal izateko
– 3 ibilbide desberdin egingo dira hasiera eta helmuga desberdinekin
– Dana itinerantea (kontrol punturik eta hasiera/helmuga punto estatikorik ez)
Ohar garrantzitsuak:
– Ekintza honen helburua, modu libre eta arduratsu batean, Bilbo inguruko mendi eta natura espazioak ezagutzea eta disfrutatzea da
– Horrexegatik, parte hartzaile bakoitzak bere jardueraren arduradun bakarra izango da. Bilboko Konpartsak ez da arduradun izango.
– Ekintza hau guztion osasun baldintzak errespetatzeko moldatu da. Mesedez, errespetatu eta zaindu dezagun gure ingurumena eta gure ingurukoei segurtasun neurriak mantentzen