1992ko azaroaren 10eko goizaldea, asteartea. Kolore guztietako polizia olde batek Alde Zaharreko Gaztetxea erasotu, eta ateak hormatu zituzten. Festa amaitu zen, 92ko ajea da.
Alkateak −eta Teleberriko aurkezleak− lokalaren barruan suziriak jaurtizeko tutuak eta giza hezurdura bat aurkitu dituztela esan dute. Gaztetxea ixtearekin batera, Bilboko mugimendu sozialentzat sei urteko esperientzia bat amaitu zen: gazteriaren topalekua, kolektibo eta kultur jardueretarako gunea, 500 kontzertu baino gehiago…
Gaztetxea itxi ondoren, ateetan beste ostiko batzuk eta beste esperientzia inspiratzaile batzuk etorriko ziren. Gaur egun ere, gauean, hainbatek zin egiten dute Alde zaharreko kaleetan eskeleto bat ikusi dutela, maraka moduko tubo batekin dantzan…