Urriaren 11n bi ekitaldi zeuden aurreikusita Bilbon: Begoñako Ama Birjinaren erromesaldia bere egun handian, eta langile mitin bat, alderdi sozialistak deitua, Meatzarien Zirkuluaren aurka, Vista Alegre zezen plazan. Agintarien errezeloak gorabehera, kostata, baina azkenean erromesaldia baimendu zuten. Apaindu ere egin zuten hiriaren zati bat; zenbait etxek zintzilikarioak erakutsi zituzten Ama Birjinaren omenez. Errepublikanoek eta zenbait sozialistek probokaziotzat hartu zuten hori, eta, zintzilikario batzuk harrikatuz, hiribildu osoan zabaldu ziren istiluak. Tiroketak ere izan ziren San Nikolas parrokian, apaiz baten eta langile baten artean, eta Begoñako igoera indarkeriak hartu zuen.
Erribera kalea, kartel eta zintzilikario pilak erre ziren, eta errepublikazaletasunaren eta sozialismoaren aldeko gazte askok Zazpikaleetako fatxadetako horma hobietan zeuden santuen irudiak hartu, eta itsasadarrera bota zituzten.
1903KO BEGOÑADA
1903ko urriaren 11an Bilbon gertatutakoa ulertzeko kontuan hartu behar da zein zen garai horretako gizarte egoera, egoera ekonomikoa eta politikoa.
1. BILBOKO MODERNITATEA.
1903ko urriaren 11an Bilbon gertatutakoa ulertzeko kontuan hartu behar da zein zen garai horretako gizarte egoera, egoera ekonomikoa eta politikoa.
1876tik aurrera, Hirugarren Karlistaldia amaitu eta Estatu Liberala finkatu zenean, Nerbioi ibaiaren arroak, oro har, eta Bilbo hiriak, zehazki, industrializazio- eta modernizazio-prozesu bat bizi izan zuten, eta aldaketa ekonomiko eta sozial batzuk izan ziren prozesu horren ezaugarri.
Bilbok gizarte-aldaketa garrantzitsuak izan zituen; horien artean, artisautzaren proletarizazio-prozesua nabarmendu zen. Lan harremanetan izandako aldaketa horiek adierazpen politikorako modu berriak bilatzera eraman zituzten
Politikan, 1876tik aurrera Estatu Liberala ezarri zen Espainian. Liberalismoarentzat, langile-klaseak hobetzeko, moralizatu egin behar ziren, eta bizimoduak aldatu. Ikuspegi hori proposamen internazionalistari kontrajartzen zitzaion; beraz, klase iraultzaileen borroka proposatzen zuen arazoa konpontzeko modu gisa.
Gune hau modernizatzeko prozesua ere gauzatu zen, erlijiotasunaren inguruko eztabaidak zeregin garrantzitsua izan zuen identitate modernoaren eratze-prozesu horretan. Historialari batzuen ustez, modernitatea erlijioaren ukazioan oinarritzen zen, bi eredu antagoniko zeudela baieztatuz: antiklerikalismoa klerikalismoaren aurrean. Erlijioa “kanporatzea” gaitzetsi zuten errepublikanoek. Masa-gizarte baten testuinguruan, hegemonia politikoa espazio publikoaren okupazioaren arrakastaren bidez neurtzen zen. Hala gertatu zen hainbat unetan, hala nola Triano-Somorrostroko meatzariek 1890etik egiten zituzten grebetan, eta hala gertatu zen 1903an, Begoñako Ama Birjinaren koroatzean.
2. “ZURE SEME MAITALEAK, ZUGANAKANTARI…”. BEGOÑARI ERROMESALDIAN.
Begoñako santutegirako erromesaldiak Bilboko erlijiotasuna kontsideratu izan denaren barruan kokatzen dira. Mendeetan zehar bilbotarrek Begoñako Ama Birjinarenganako izan zuten grina, ukaezina dirudi. Hala erakusten dute XVII. mendeaz geroztik egindako dohaintzen inbentario luzeek eta Ama Birjina bizkarrean hartuta egindako prozesio eta erromeriek, patroiari laguntza eskatzeko edo haren mirariak eskertzeko asmoz.
1900. urtea –Bilboko Hiribilduaren Fundazioaren seigarren mendeurrena– egokitzat jo zen Begoñako Ama Birjina hiriko zaindari tituluarekin ohoratzeko. Urte horretako maiatzean, Erroman Ama Birjinari koroatzea ematen zioten letrak jaulki ziren. 1900eko irailaren 8an egin zen, Andre Mariaren Jaiotzaren egunean. 8an, suzirien eta fededunen biben soinuaz koroatzeari ekin zitzaion. Gertaera horiek, eta aurrekariak kontuan hartuta, idolatria-ekintzatzat hartu zituzten Bilboko liberalek eta antiklerikalek, eta talka egin zuten botere publikoen eta Elizaren arteko harremanak izan behar zuela uste zutenarekin, eta erlijiotasuna nola bizi behar zen ulertzeko zuten moduarekin, esparru pribatuan soilik.
Klerikalentzat, ordea, lagin horiek ez ziren nahikoa Bilboko erlijiotasunaren erakusgarri. 1735eko ekainaren 18an, Bizkaiko Batzar Nagusiek Gernikan Begoñako Ama Birjina lurralde historikoko zaindari deklaratu bazuten ere, Vatikanoak oraindik ez zuen berretsi. 1903ko apirilaren 21ean baieztatu zuen.
Gorespen erlijioso handiko unea izan zen, beste kultura politiko batzuek (errepublikanismoak edo sozialismoak, adibidez) ordezkatzen zuten modernotasunari kontrajartzen zitzaiona, eta Hiriko politikan polemika ez txikia sortu zuena. Egoera hau somatu egin zen jaietako batzordeak Udalari dirua eta laguntza eskatu zionean gertakaria ospatzeko eta Udalak, liberalen eta sozialisten eskuan, ezezkoa eman zuenean. Gauzak horrela Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartu zituen ospakizun horiek.
Irailaren 7an hasi ziren ospakizunak. Hiriko kaleak eta balkoiak apaindu zituzten, domina bereziak jarri zituzten eta Begoñako Andra Mari, Bizkaiko zaindari ereserki ospetsua konposatu zuten. Gernikako arbolaren azpian aldarrikapena egin ondoren, prozesioan joan ziren Begoñarantz irailaren 7tik urriaren 11ra arte.
Gertakari horien unerik gorena urriaren 4an Euskalduna pilotalekuan mitin antiklerikal bat egin zutenean izan zen. Errepublikanoak eta Bizkaiko sozialismoaren zati bat bildu ziren bertan. Mitinaren ostean istiluak izan ziren antiklerikalen eta erromesen artean.
3. 1903KO URRIAREN 11: LA BEGOÑADA
Urriaren 11n, liskarrak izan ziren klerikalen eta antiklerikalen artean, hain bortizkeria handia jasan zutenak, ezen hiriaren memoria kolektiboan blaituta geratu baitziren gaurdaino. Hainbat lekukotasunek, hala nola Luis Ortiz Alfaurena 2012an, hala adierazten dute, “santuak itsasadarrera bota zituzten eguna” gogoratzean.
Urriaren 11n bi ekitaldi zeuden aurreikusita Bilbon: Begoñako Ama Birjinaren erromesaldia bere egun handian, eta langile mitin bat, alderdi sozialistak deitua, Meatzarien Zirkuluaren aurka, Vista Alegre zezen plazan. Agintarien errezeloak gorabehera, azken unera arte zalantza izan baitzuten erromesaldia baimendu ala ez, sor zitzakeen gertakarien aurrean, azkenean baimendu egin zuten. Hiriaren zati bat apaindu egin zen horretarako, eta zenbait etxek zintzilikarioak erakutsi zituzten Ama Birjinaren omenez. Errepublikanoek eta zenbait sozialistek probokaziotzat hartu zuten hori. Horrela hasi ziren zintzilikario batzuk harrikatuz, eta horrek kutsakortasun efektua eragin zuen, Hiribildu osoan zabaldu zena.
Erasorik bortitzenak Jesusen Bihotzaren Elizaren eta Jesuiten Egoitzaren eta Deustuko Unibertsitatearen aurka izan ziren. San Nikolas parrokian ere, handik irten behar baitzuen segizioetako batek, apaiz baten eta langile baten arteko tirokako borroka baten lekuko izan zen. Egoerak gainezka egin zuen, eta indarkeriak hartu zuen Bilbo. Begoñako igoeran borroka handia izan zen.
Erribera kaleko pira batean kartelek eta zintzilikarioek su hartzen zuten, eta errepublikazaletasunaren eta sozialismoaren aldeko gazte askok santuen irudiak hartu zituzten (Alde Zaharreko zenbait fatxadatan beren horma-hobietan zintzilik zeuden) eta itsasadarrera bota zituzten.