Apirila: Don Terentziok burua galdu zuenekoa

Ilustrazioaren egilea: Unai Bergara.

1875ean, Casilda Iturrizarrek Bilboko Udalari erosi zizkion garai hartako agintariek gaizki ikusten zituzten herriko erraldoiak, eta Portugaleteko bere lursailera eraman zituen. Erraldoiak berreskuratu nahi izan zituztenean, Don Terentzioren burua moztuta zegoela konturatu ziren. Bere burua Kurding Clubeko jendeak zaintzen zuen, Murgaren arma bildumarekin, Bizkaiko Mairuarekin edo Txango txistuarekin batera. Esaten zutenez, haren burua Kurding lokal liberalaren areto japoniarrean zuten ikusgai, hainbat apaingarriren artean.