2025ko Bilboko jaien egutegia

Bilbok baditu bere istorio misteriotsu eta historia ezkutuak. Aurten Bilboko Konpartsok saiatu gara haietako batzuk aukeratu eta zeuei ekartzen. Batzuk historikoak dira, beste batzuk alegiazkoak edo kondairaren eremukoak. Batzuk bilbotarren erresistentzia grinaren eta borroka sozialen erakusgarriak, ekimen irudimentsu eta bitxiak besteak. Honako hauek dira egutegiko hilak eta beraien istorio ezkutuak.

Auzoen isla ere izan nahi du aurtengo egutegiak, izan ere, Bilboko jai batzordeen Auzotarrok koordinakundearen eskutik, auzoetan izango diren jaien datak jasotzen ditu. Eta gure egutegia irabazi asmorik gabekoa denez, urtero bezala, salmentaren irabaziak herri ekimen batentzat izango dira. Aurten, Bilboko Konpartsen Federazioak erabaki du onuraduna Urdaibairen aldeko Guggenheim Urdaibai Stop herri plataforma izango da.

Hilabeteak:

  1. Urtarrila: Bilbok Deustu eta Begoña jan zituenekoa
  2. Otsaila: Txikiteroen greba
  3. Martxoa: Santutxuko zigarro-egileen 1889ko greba aitzindaria
  4. Apirila: Don Terentziok burua galdu zuenekoa
  5. Maiatza: Langile eskubideak lur azpitik atera zituztenekoa
  6. Ekaina: Ardoaren ezkutuko tunela
  7. Uztaila: Gargantuaren bizitza(k)
  8. Abuztua: Urarekin joan zen Madriles
  9. Iraila: Matxinoek Bizkaiko Ahaldun Nagusia hil zutenekoa
  10. Urria: Santuak uretara bota zituztenekoa
  11. Azaroa: “Eskeleto bat” Bilboko gaztetxean
  12. Abendua: Ikastola bat Kale Nagusian