Txakolin zaharrak, botxoaren inguruko muinoetan ugari, erromantizismoko kafe kaletarren bertsio basagoak ziren, Bilboren eta landa-eremuaren arteko mugaldean. Gipuzkoako sagardotegien eta Alemaniako garagardotegien antzera, XX. mendearen erdira arte politikarien, iraultzaileen, intelektualen, poeten, literatoen, era guztietako gau-txorien bilgune transbertsalak izan ziren. Bertan, konspirazioak, hitzaldi sutsuak, aldarrikapenak, eztabaidak, liskarrak eta erronkak egiten ziren, inguruetako soloetan bildutako mahatsen ardo lohiak lagunduta.
Informazio gehiago:
Los chacolíes de Bilbao a finales del siglo XIX (Eusko Ikaskuntza).
Los ‘chimbos’ en sus chacolís (Deia).