Bilboko Konpartsak

2026ko San Tomas azoka domekan: Bilboko Konpartsen egitaraua

Datorren domekan, abenduaren 21ean, San Tomas azoka izango dugu Bilboko Areatzaren inguruetan. Urtero bezala, agertokia eta txosna paratuko dute Bilboko Konpartsek San Nikolas ondoan, eta bertan, besteak beste, bertsolariak, dantza plaza, erromeria, indaba eta txerriki banaketa, 2026ko egutegien salmenta eta otzararen zozketa egongo dira. 

Bilboko Konpartsen 2025eko Aste Nagusiaren balorazioa

Amaitu da aurtengo Aste Nagusia eta Bilboko Konpartsok balorazioa egin dugu.

Erasoen kontrako protokoloaren 2. fasea aktibatu du Jai Batzorde Mistoak

Kazeroladak egin ostean, giza katea egin dugu Aste Nagusian gertatutako erasoak salatzeko.

Berriro aktibatu dugu erasoen kontrako protokoloa

Era eta intentsitate ezberdinetako hainbat erasoren ondorioz aktibatu dugu protokoloa berriro ere.

Eraso arrazisten aurkako protokoloa aktibatu dugu

“Lo egitea ez da delitua” lelopean, manteroentzat eta kalean lo egiten duten pertsonentzat irtenbide duin bat exijitu nahi diogu Udalari.

XXVII. Hiri Krosa egingo dugu ostiralean

Ostiral honetan egingo dugu Hiri Krosa, Bilbo kaleetan eta Areatzan.

Aste Nagusiko erasoen kontrako dinamikak aurkeztu ditugu

Bilboko Konpartsetako txosnak erreferentzia puntuak izango dira. Eraso bat jasan duen edo ikusi duen edozein pertsona, jai guneko edozein txosnatara hurbildu ahalko da, babesa eta laguntza jasotzeko.

Palestinaren aldeko mosaikoa egingo dugu asteartean

Herritarren laguntza ezinbestekoa izango da Palestinako herriarekiko elkartasun erakustaldi honetarako. Abuztuaren 19an, asteartean, izango da, 13:30ean, Arriaga antzokiaren aurrean.

Txosnen muntaketa hasi dugu

Aste Nagusirako dana prest uzteko, txosnak muntatzen eta jaigunea prestatzen ari dira konpartsakideak, hornitzaileak eta gainontzeko langileak.

Aste Nagusiko programazioa aurkeztu dugu

Kontzertu, tailer, kirol lehiaketa, umeentzako ekitaldi, gastronomia txapelketa, bakarrizketa eta bestelakoen artean, 600 ekintza baino gehiago prestatu ditugu aurtengo Aste Nagusirako.