Turko

 

Askotariko talde honeri kutsu exotikoa emoten eutson pertsonaia da Turkoa, beti azpikogona zuri, gerriko gorri
eta koloredun turbanteagaz jantzita. Garaiko dantzarik tipikoena, Zahagi dantza, egiteagaitik zan ezaguna.
Dantza honen jatorria historian galdua dago, eta dantzariek trebetasun eta bizitasunez darabilzen makilen
alkar jotzeak bere izaera primitiboa erakusten dau.