Euskal geografian betiko pertsonaia da. Zarpail, oihal higatu eta lanpasez jantzita doa, eta bere maskararen
atzean, inork ezagutzen ez dauanez, lurretik irauliz dabil, lotsa barik jokatuz. Putzuetan irauli ondoren,
Aratusteetako satiran parte hartu ezean, euren xalotasuna harro erakutsiz dotore jantzita doazen pertsonak
besarkatu eta zikintzea da gehien gustatzen jakona.